Kontzeptua

Done Jakue Bidea

Musulmanen mehatxua urrunduta, aurreko erregeek Errioxa berreskuratuta, Antso III.ak, Iruñako Nagusiak, gaur egun Frantzia den lurraldea zeharkatu ostean Gipuzkoako, Nafarroako eta mendiz bestaldeko bere lurretan batzen ziren erromesen joan-etorria berrantolatu zuen. Joan-etorria lau bideen bitartez kanalizatzen zen:

  1. Turonensis bidea Parisetik dator eta Europa iparraldeko bidaiariak hartzen ditu, Bordelera heltzen da, Landak zeharkatzen ditu eta Behe Nafarroan Sorde, Garris, Saint-Palais eta Ostabatetik sartzen da.
  2. Lemovicencis bidea edo lemosina Vecelaytik dator, gaur egun Frantzia den lurraldearen ekialdeko, Belgikako, eta abarreko bidaiariak hartzen ditu, eta Ostabatera doa baita ere, Orion, Sauveterre eta Saint-Palais herriak igaro ostean.
  3. Podensis Bideak, Puyko Andre Mariatik abiatzen zena, alemanak, suitzarrak, borgoinarrak, etab. hartzen zituen, Moissacetik igaro eta Behe Nafarroako Ostabat herrian bukatuz.
  4. Tolosako bidea. Proventza zeharkatzen zuen eta Aragoira Somportetik heltzen ziren italiarrak, bavariarrak, grekoak eta ekialdetarrak hartu ostean, bide honek Kataluniatik zetozenak hartzen zituen eta Esatik Nafarroan sartzen zen.

Antso Handiak bidea berrantolatu zuen Errioxako lautadatik pasaraziz: Lizarra-Logroño-Montes de Oca-Burgos. Hemendik bide frantsesak Leoneraino eta Astorgaraino jarraitzen zuen. Bidearen bi aldeetan erromesen behar fisikoak eta espiritualak zaintzeko egin ziren eraikuntzetan, arte erromanikoa loratu zen: San Juan de la Peña, Leire, San Millan, etab.

AAA