Kontzeptua

Done Jakue Bidea

Europako beste fenomeno batzuekin gertatu bezala, Done Jakue Bidearen gainbehera XVI. mendean hasi zen. Errenazimenduak eta Protestantismoak zalantzan jarri zituzten erruki herritarraren adierazpenak, askotan superstizioaren izaera zutenak, eta induljentzia kontuetan Elizak egin zituen neurrigabekeriak. Errege Katolikoek erromesak babestu zituzten eta Granadako botoa Santiagoko Ospitalearen alde eman zuten (1492), baina dena alferrik izango zen. 1554an Filipe II.a Konpostelako Santiagora joan zen erromes eta horri buruzko arautegi zorrotza ezarri zuen. Erlijio erreformatua zuten herrialdeek Santutegi galiziarrari kontingentea bidaltzeari utzi zioten. Hala ere, XVII. mendean zehar Orreaga/Roncesvallesera joan ziren erromesen artean batez beste 20.000tik 30.000ra anoa banandu ziren urtero. Asko euskaldunak dira, 1772ko linguajero batek adierazten duen bezala. Linguajeroa Santiagoko katedraleko euskarazko aitorlea izan zen.

AAA