Arkitektura

Donamariako dorrea

Gotiko estiloa definitzen duten ezaugarri nagusienak indar haundiz eta bide ezberdinetatik sartu ziren Nafarroako lurraldean, eta bai erlijoso arloan, bai zibil arloan azkar zabaldu ziren. XII. mendearen bigarren erdialdean hasi zen estilo berri honen eragina, XIII eta XIV mende bitartean finkatu zen eta XV.mendearen bukaera arte luzatu zen.





Garai honetako arkitektura zibilaren aztarna eta adibide bikainak eta aipagarriak mantentzen dira eta tipologiari dagokionez, gazteluak, gotortutako dorreak eta jauregiak berereiz daitezke. Kasu honetan, tipologia hauetatik interesatzen zaiguna da gotortutako dorrea edo gotorlekua.

Eraikuntza mota hauek, gordetzen diren babes-egiturariei esker, babeserako funtzioak betetzen zituztela baieztatu daiteke, baina egoitza-izaera jabea eta bere familiarentzat eta soldaduentzat bazeukatela ere jakina da. Estiloaren aldetik, lehen gotikoaren estetika XV. mendera arte mantendu zen, kasu batzutan ia aldaketarik gabe, beste batzutan, aldiz, hasierako tipologia nahasten eta komplikatzen joan zen. Kasu hauetan, jatorrizko gotorlekua dorre xume bat zen baina, borroka zibilen eta funtzio berrien ondorioz, multzoak konplexuagoak egin ziren, eta hainbat atal erantsi zitzaizkion, besteak beste, dorreak, barneko patioak, harresiak eta pezoiak, ia gaztelu tipologia lortu arte.

Ezaugarri hauek kontuan hartuta, gotortutako dorre bikainak gordetzen dira lurraldean baina Donamarian dagoen dorreari aipamen berezia egin behar zaio.

Nafarroako iparraldean kokatuta, Bertizko Natur Parketik hurbil dago eta hainbat izen jaso du, Taulen etxea, haien artean.

Aditueen eta ikerketen arabera, kronologikoaren aldetik, 1488. urtean egina omen zegoen eta hainbat osagai XIV. mendekoak izan daitezke. Izan ere, tipologia hau Karlos II. erregearen garaian ezaguna da eta XV. mende osoan nagusitu zen.

Jatorrizko jabeari dagokionez, Ochoa de Donamaria ezkutaria izango litzateke baina, berriro ere, ezin da baieztatu ziurtasunez.