Kontzeptua

Baserria, Euskal Gizartearen Sorkuntzagune

Frantzian 1789ko Iraultzara arte bere gizarte egituran iraun zuen anabasarik handiena nagusi zen bitartean Elizak XI. mendean gauzatutako hiru mailatan antolatutako gizartearen eraketaz ez zekian ezer Euskal gizarteak. Baserrietako ugazabek, euren baserriaren izenean jardunaz, baino ez zuten beraien lurralde eremuko gobernuan parte hartzen, bai herrialdeko oinarrizko atala zen parrokia mailan, bai herri oso mailan ere, hau da Lapurdi, Zuberoa, eta Behe Nafarroako herrialde eta bailarek. Boterea baserriei zegokien. Araua, euren arteko berdintasun juridikoa zen. Antolaketa hori sendi-mailako zuzeneko demokrazia eredua zen.

Parrokia bakoitzean, baita auzo edo auzoalde bakoitzean ere, baserriaren jabeek igandez, meza nagusiaren ostean, kapitular izeneko batzar baten elizaren aldameneko gela edo ataripean kokatutako elizako portxeaz gaindik zegoen eta oraindik Lapurdiko herri jakin batzuetan ikusgarri dugun areto txiki baten biltzen ziren.

Baserri bakoitza bere ahaiderik nagusienak ordezkatzen zuen eta horrelakorik ezean baserriaren jabe gazteak. Semerik gabeko emakume jaraunsle eta alargunek, horretan parte hartu zezaketen.

Baserriren inolako jabetzarik ez zuen apaizak kanporatuta gelditzen zen; bere abadetzaren interesekoak ziren gaietarako baino ez zen bertaratzen, bozketan parte hartu gabe.

Oinetxearen jabeez, herri bizitzan euren parte hartzea aldien eta tokien araberakoa izaten zen; nobleziak geroago eta inbaditzaileagoa izateko jarrera zuen. Lapurdin, pertsona nobleek baztertuta gelditzen ziren, Urrugnen Urtubieko Bizkondearen eta Santo Pée-sur-Nivellen Santo Péeko Baroiaren kasuetan ezik.

Zuberoan eta Nafarroa Behean, kanporatzea ere araua zen, baina salbuespenez, berezitasunez Nafarroa Behean, non oinetxea zeukatenak baserridun jabeen batzarretara joan zitezkeelako baldin eta guztien zamak zirenetan, inolako lehentasunik gabe, laguntzen bazuten.

Baserrien jabeek, horretara batzartuta, eztabaidan jardun eta botorik gehienez erabakitzen zuten; baserri bakoitzak, zena zelakoa bere garrantzia, komunitateari interesatzen zitzaizkion gaietan bozka bat zeukan. 1514ko Lapurdiko Ohituretako 4. Artikuluak eta Zuberoako 1520ko lehen idazpuruko 4. Artikuluak adierazten duten bezala, baserriko jabeek "euren ohiko lanez eta euren parrokiaz" jarduten zuten, "euren artean estatutuak eta ordenantza bereziak euren onurarako eta aipatutako parrokiarentzako egin eta agintzerik zutela". Hartutako erabakiak lege indarra zuten. Urtero hautatutako alkatea- abatea eta auzo bakoitzeko edo baserrialde bakoitzeko epaimahaia ziren euren egikaritzaz arduratzen zirenak, inolako euren kabuz jarduteko ahalmenik gabe.

Eztabaida horiek nahiko berandura arte hitzezko prozesuen xede izan ziren. Parrokia jakin batzuk, halere, XVI. mendetik izandako euren eztabaiden errolda izan zuten. Erregistro horiek baserrietako jabeen arazoei buruzko argibideak ematen dizkigute. Gai nagusia aurrekontuekikoa zen. Hiru euskal lurraldeek errege-zergak kopuru oso baten bitartez ordaintzeko pribilegioa zuten. Kopuru hori gero Herrialdeko Batzar Nagusiak nobleziaren artean, alde batetik eta, bestetik, parrokia desberdinen artean banatzen zuen. Horien artean bakoitzari zegokion kuota baserrien artean banatzen zen euretariko bakoitzak zuen garrantziaren arabera; zerga lurraldetarra zen. Baserriaren jabeek euren artean banaketaz arduratzen ziren kotizanteak izendatzen zituzten eta zordun izandako kopuruak eskuratzeko zerga-biltzaileak ere, auzo bakoitzeko bat. Parrokia-komunitateak gastu handiei aurre egin beharra zioten, berezitasunez errepideen mantenuari zegozkienak eta herri eraikinei buruzkoak ere, txiroei sorospena, bertan behera utzitako haurren mantenua, eskola-buruaren jantziak, medikuarenak, zirujauarenak eta baserrietako jabeek egindako ordainketak egin izanaz arduratzen zen udaltzainarenak... Azken hauek herriaren armada osatzen zuten tropeletako gizonak ekipatzeaz ere arduratzen ziren eta beharrizanik izatean herriaren ordezkari iraunkorra zen sindikoak hala eskatuta, zozketara, boluntariorik, gudaririk, marinelik, erregeak konfiskatutako Itsaso-ontzien armadorerik ezean, aurkeztu beharra zuten. Lapurdin, guztienak ziren lurrak parrokien artean banatzen zituzten eta batzarretako eztabaidak sarritan larreak, basoak, errekak eta "lur hutsal eta nagi" ziren eremuak osatzen zituzten eta parrokia guztiko biztanleenak pro indiviso ziren guztien lurrei buruzkoak izaten ziren. Baserriaren jabeek azienda "handi edo txikiaren" bazkalekurako arauak egiten zituzten, franko-espainiar mugaz haraindikoak izatera ere iritsi ziren inguruko parrokien artean faceries izeneko hitzarmenak, bai bake denboretan bai guda denboretan, emanez. Lurrak jorratu eta lantzen zituzten norbanakoei ere urteroko diru kopuru urri bat ordaintzearen trukean lurrik ematen zitzaien, horretara eskuratze-preskripzioa etete asmoz. XVI - XVII mende arteko demografiaren gorakadaren garaian, parrokiako gazteei lurrak saldu zieten baserri berriak eraiki zitzaten asmoz. Herriko begirale bat izendatu zen, baserri-jabeek emandako arauak betetzen zirenaz arduratzeko, hautsiko lituzketenentzako bahikuntzak ezarri edota isunak jartzeko gaitasuna izanez.

Baserri-jabeek batzarrean bilduz, urtero Biltzarrean hautatutako izateaz gain herriaren ordezkari adierazgarria zen sindikoaren deialdiari erantzuteko ere herriko batzar nagusian parte hartzeko agintari bat edo bi izenda zitzaketen.

Hiru lurraldeetariko bakoitzak bere antolaketa zeukan.

Lapurdi Herrialdeko Batzar nagusia, Biltzarra izenekoa (Euskeraz: Bildu zahar: batzar zaharra), euskal batzar nagusienaren mota berekoa zen, eta antza denez oso zaharrak ziren, gizartea mailetan antolatu zeneko garaien aurrekoa eta Euskal Herrian kristautasuna ezarri izan aurrekoa ere. Ustaritzen egiten ziren eta parrokietako ordezkariz besterik ez ziren eratzen, parrokia-batzarretan bezala, elizgizonak eta nobleek baztertuak zirela.

Bere antolaketa 1660ko ekainaren 3an Luis XIV Maria-Teresa infantarekin ezkontzen zela eta Saint-Jean-de-Luzen izandako erregearen Kontseiluaren erabakiz zaharberritu eta ezarri zen. Batzarreko burua, hasiera baten Lapurdiko baillia izan zen (= erregearen ordezkaria); baina, ofizial horrek Erdi Aroan zeregin garrantzitsua izan baldin bazuen ere, ez zuen Antzinateko Erregimenaren pean garrantzirik izan, militar eskumenak baino ez zituelako; herriko gudarosteak zuzentzen zituen eta Biltzarrera arazo militarretarako besterik ez zen joaten. Bere kargua bailliage izeneko epaimahaiko ofizialek, teniente nagusiak eta erregearen fiskalak betetzen zuten; kanpoan zirenetan, abokaturik zaharrenak ordezkatzen zituen.

Frantzian iraun zuten Estatu probintzien aldera eta 1660ko Kontseiluaren epaitegia izan arren, erregearen ordezkari bat bera ere ez zen batzarretara joaten; bere presentzia, bestalde, antzua izango litzatekeen, zeren batzarrak euskeraz egiten ziren beti. Intendentea, Monarkia absolutuaren agente esanekoak, euskeraz zekien Lapurdirako ordezkariorde bat etsipenez aurkitzeari ekin zion, baina 1776an baino ez zuen, Baionako gotzainaren laguntzaz, hain gizaki bitxirik aurkitu. Halere, Biltzarrean egon izana doilortzat jo zen. Aldiz, sindikoak, batzarraz geroztik, batzarrean onartu izandako erabakiez informazioa ematen zion. Bailliage izeneko ofizialen alboan, sindikoak aulki bat zeukan; bera izaten zen eztabaidak zuzentzen zituena. Gai zerrenda ezarri eta parrokietako ordezkariei deia egiten ziena ere bera izaten zen.

Ezohikotasunez Frantzian, Lapurdin, erregea edo bere ordezkarietariko batek batzarrerako deialdian parte hartzen zuen. Sindikoa besterik ez zen bakarrean jarduten zuena. Bailliaren eskariz edo bailliageko epaimahaiaren eskariz edota intendentearenez eta bere erabakiz ere, bestalde naroena zena, batzartzen zen. Eta gainerako Frantziako Estatu-probintziarik gehienetan deirik ezagatik erabilera-ohitura galdu zen bitartean, ez zion egiteari uzten horrelakoren beharrik zen bakoitzean. Biltzarra oro har urtean behin biltzen zen, batzuetan 2 edo 3 aldiz urtero; 1726an bost batzar ospatu ziren eta 1789an, 7.

Sindikoak batzarraren beharrizana zegoela uste izatean, 1660ko Kontseiluaren erabakitik aurrera, bailliage izeneko epaimahaiko ofizialei horren berri eman beharraz gain batzarraren aburupean jartzea uste zituen proposamen idatziak jakinarazi behar zizkien. Komunitate guztiak edo herrialdeko biztanle orok sindikoari gai zerrendan proposamenen bat sartzeko eskubide zuen. Baina ofizialek, proposamen jakin bati edo besteri, aurka jartzerik zuten arren, ez zuten "herri-konstituzioaren izenean" sindikoaren proposamenei besterik gehitzeko ez zuen eskubiderik. Oro har, sindikoaren proposamenak onartutzat eta egokitzat jo ziren. Ordenantza bat "Lapurdiko herriak jakinaraztera eman ditzan" idazteari ekin zitzaion, batzarrerako egun eta ordua ezarriz.

Sindikoak deialdia alkate-abatei igortzen zien. Horiek edo horien ordezkariek bailliage izenekoaren egoitzara zioazten Ustaritzera. Batzarraldia komunitateen deialdiarekin hasten zen, beti hurrenkera berean. Bertaratu gabekoak edota emakumeren baten ordezkotza egindakoei isuna ordaindu beharra zuten. Batzar-buruak geroago proposamenak banan banan irakurtzen zituen. Sindikoak komentatu egiten zituen eta beharrezko azalpenak eman ere, aurkez zekizkion guztiei erantzuna emanez. Ez zen inolako erabakirik hartzen. Sindikoak aginduzko agintea zuten parrokietako ahaldunei bere parrokiako baserrietako jabeek onartutakoak izango ziren erabakiak bigarren batzar batera idatziz ekartzea agintzen zien eta horretarako eguna eta ordua, zortzi egun beranduago, ezartzen zituen.

Ahaldunek, baserrietako jabeei hurrengo igandean bilduz irakurtzeko ziren proposamenen idatzizko testuarekin bakoitza bere parrokiara itzultzen ziren. Aipatutakoaz eztabaidatu ondoren, baserrietako jabeek proposamen bakoitzari buruzko bozka egiten zuten, baserri bakoitzak bozka bat izanez. Erabakia, gehiengoz hartua, batzarreko auzitegi-idazkariak jasotzen zuen Biltzarraren bigarren batzarrera itzul zedin.

Bigarren batzar hori ospatze unean, auzitegi-idazkariak aho-goran komunitateengandik jasotako erantzunak irakurri eta "bildumatu" egiten ziren. Proposamen bakoitzari buruzko erabakia gehiengoz hartzen zen, eta parrokia bakoitzak bere garrantzia gorabehera bozka bat zeukan. Emaitzak batzarreko buruak aho-goran adieraziak izaten ziren.

Auzitegi-idazkariak batzarraren txostena egiten zuen eta bailliage izeneko ofizial biekin, sindikoarekin eta izenpetzen zekiten ahaldunekin batera izenpetzen zuen. Hartutako erabakiak herrialderako lege bihurtzen ziren; sindikoa betearazteaz arduratzen zen.

Lapurdiko biztanleek betidaniko askatasunak bermatzen zituzten euren erakunde demokratikoekin lokarri handia zuten eta Biltzarrak horiek normalizatzera zetozen berrikuntza proiektuak ukatu egin zituen.

Dakigun ahozko eta zaharrena zen prozesua 1567ko urriaren 8koa da. XVII. mendeko sakabanatutako agiri batzuetatik kanpo, zaindu izan diren XVIII. mendeko eztabaiden erregistro bi. Aipatutako agiri bi horien adierazitakoaren arabera, Lapurdiko Biltzarrak Iraultza-garaiaz aurretik eskumen oso zabalak zituela baiezta genezake, eta eskumen horiek Lapurdiko herri txiki horri Frantziako erreinuaren barruan benetako eta administraziozko autonomia ematen zioten.

Eskumenik garrantzitsuena, Zuberoan eta Behe Nafarroan bezala, finantza autonomia zen. Ez zeuden Frantziako erreinuarekin euren beretzeaz aurretik sortutako zergak ordaindu beharrean; Luis XIVak sortutako zeharkako eta zuzeneko zergak besterik ez zituzten ordaintzen eta horietarako Lapurdiko biztanleek ordainduak izateko pribilegioa lortu izan zuten. Horrela errege-ogasunak urtero diru kopuru bat ordaintzen zioten. Diru kopuru hori Biltzarraren baitan hautatutako batzordeen batek banatzen zuen, bi paperetan, bata izenduna nobleen ondasunetarako, bestea parrokien artean bakoitzak zituen argien arabera. Sindikoak diruzain nagusi bezala jarduten zuen. Erdi Aroan zituen epai-eskumen bakarrak kendu egin zitzaizkion. Errege Kontseiluaren 1660ko erabakiak "diru zigorrak, zigor atsekabegarriak eta atzerriratzea zeramaten ordenantza edo estatutu batzuk egitea" ezarri zuen eta polizia betekizuna eta euren araudia hausteagatiko isunak eta enbargoak ezartzeko eskubidea besterik ez zioten utzi. Bina oraindik XVIII. mendean kexuak ere jasotzen zituen eta ezarri beharrekoak ziren jazarpenez ere erabakirik ematen zuen.

Bizkaiko Batzar Nagusiak edota Gipuzkoakoak edo Nafarroako Gorteak euren foruen aurka ziren errege aginduak ukatzeko eskubiderik ere ez zuten. Baina frantziar Erregetzak, lortutako eskubide eta zilegizko egoerekiko begirunetsua izanez, Lapurdiko biztanleei euren onarpenik gabe ez zien ezer ezartzen. Gertatutakoa hauxe: biztanle horiek, gobernuak aurreikusitako aldaketak ukatu egiten zituzten. Eta euren ohiturak hausten zituzten errege-erabaki edo ordenantzen aurrean, ahanztura.

Biltzarra, bestalde, legebiltzarra ere bazen, egokitu gabeko edo antzinakoak ziruditen Ohituraren artikuluak aldatze ahalmenik izanez. Eskumen zabala eta araubidezkoa zuen, ordena, ekonomia garapena, epizootien aurkako gudak, azoketako polizia...etab. mantentzeko zigorrekin konbinatutako araudiak argitaratuz...eta itsasoaren erabilerarako Bizkaiarekin edo Gipuzkoarekin harreman egokiak izateko hitzarmenak izenpetzen zituen... "Erotasundun eta baliabiderik gabeko" pertsonentzako edo aurkitutako umeen akura enkanteetan beherapenez irteten zirenentzako irtenbideak aurkitzeari ekiten zion. Txiroentzako Indiako gariaren banaketa antolatzen zuen eta Lapurditik zetozen ospedunentzako harrerak ere.

Lapurdik parrokien artean banatzen zen mila gizonez osatutako bereak ziren soldaduak zituen. Bailli zeritzana zen nagusia eta ofizial gorenak Biltzarrean izendatzen ziren.

Autonomia hori frantziar Erregetzaren politika bateratzaile eta zentralizatzailearen aurka zioan; erregeak emandako arauak ezikusia egin arte iritsiz, etengabe politika horren aurka azaldu ziren Lapurdiko biztanleen pribilegioen aurka ekiteari ez zion erregetzak inoiz utzi. Horrela, portu, ubide eta errepideen kudeaketaren onuratan 1778an zubi eta zubien zaintza kendu zitzaizkien; Biltzarreko errolda baten ikus dezakegun bezala "xedapen hau ez ze bete". Euren erresistentziari esker Lapurditarrek euren pribilegioei 1789ko abuztuaren 4ra arte eustea lortu zuten. Iparraldeko beste lurralde batzuetan ez zen beste hainbeste izan.

Zuberoako batzar nagusia, Silviet izenekoa, Mauleonetik hurbileko Libarrenx mendian biltzen zen eta bertan herrialde guztiko baserrien jabe denak biltzen ziren, baina bertaratugabeko asko zegoenez, parrokia bakoitzak ordezkoa bidaltzen zuen, Lapurdin bezala. Bere jarduna Biltzarraren antzekoa zen. Baina, ezezaguna dugun garai baten, Eliza eta Noblezia, lurralde honetan indartsua, El Gran Cuerpo zeritzana eratuz, Silvieten nagusi egin ziren, biak batera Corde de Orden sortuz.

Jatorri desberdinekoak, Silviet eta el Gran Cuerpo, bakoitza bere aldetik biltzen ziren, bakoitzak erabakiak hartzerakoan bozka bat zeukan. Elizgizonak eta nobleak alde batera utziz, Silvietek baino ez zituen lurraldeko biztanle guztienak ziren lur amankomunak kudeatzen. Eta, erakunde horrek baino ez zuen herrialdeko sindiko nagusia hautatzen.

Corte de Orden izenekoaren ahalmenak Biltzarrak zituenaren berdintsuak baldin baziren, Biltzarra eztabaidak zuzentzen zituen erregearen ordezkari batek, printzipioz gobernadoreak, deialdia egindako batzarra zen, baina Luis XIVaren erregetzalditik aurrera erregearen Gortean atxikia izan zen, toki-jatorria zuten justizia-ofizialek ordeztuz.

Zuberoa lurralde esparru handia izanagatik administratiboki 7 dégariries izenekotan ataldutako hiru mezutegitan zatituta egon zen. Dégairies bakoitza parrokietan banatuta zegoen. Silvieteko ahaldunen agintaldia, Lapurdin bezala, agintezkoa zen. Hamabost egunetako tartez banatutako bi batzarralditako prozedura oso luzea zen baserri jabeen bozka guztiak biltzeko. Dégairie bitartez eta hiribilduetan bozkatzen zen, hau da zazpi déigarietan eta sei hiribildu zirenetan, bakoitzak bozka bat. Erabakiak gehiengoz hartzen ziren. El Gran Cuerpo izenekoaren erabakia, bakoitzak boto bakarra izanez, lortzeko askoz bizkorragoa zen; Silvietari aurrea hartzen zion. Gainera, botoen zatiketa ematean talde bakoitzean bateratzaileak izendatu beharra zegoen eta adostasunik lortu ezean, erregearen Kontseilura gorajotzea egiten zen, horrela erabakia oraindik ere gehiago berandutuz. Prozeduraren geldotasuna aitzaki bezala azalduz, sindikoak, nobleziaren presiopean, erregearengandik Silvieta kentzera etorri ziren 1730eko ekainaren 28ko idatzi patenteak eskuratzea lortzen du. Aurrerantzean, erreinuko beste lurralde Estatu batzuk bezala, Zuberoako Estatuak hiru ordenek osatu zituzten, bakoitzak bozka batez; tertzioko ahaldunen agindua 13ra murriztu zen, izaera ordezkatzaileduna izatera iritsiz eta horrek edonolako herri-kontsulta kanporatzea zekarren. Euskal demokrazia zaharra itotzen ziharduten. Zuberoako Estatuek, halere, 1789ko abuztuaren 4ra arte, aginte handirik gabe baina, erreinuko finantza administrazioaren gurpil soil bezala, iraun zuten.

Aragoiko Fernandoren guda-taldeek Nafarroa Garaia 1512an mendean hartu eta Albreteko Henri IIak erreinu txiki horretan, 1523an, Nafarroako Estatu orokorrak, Iruñako Gorteetako hiru ordenak ordezkatutako batzarraren irudira sortu ondoren, Ultra merindadean Nafarroako mendate burujabeen ezarpena gorabehera, Behe Nafarroan lurralde hori osatzen zuen herrialde horretan, euren betidaniko antolaketari eutsi zioten. Nafarroak Frantziako Erresumarekin bat egin ondoren, 1620an, Nafarroako erregearen gorte feudala ez ziren lurralde-estatuak baino besterik, Frantziako lurralde jakin batzuetan oraindik ere zenaren antzera.

Baina, Nafarroaren barrena, lurralde edo bailara bakoitza geografia- eta politika-autonomiadun unitateak ziren. Bakoitzak bere Gorte orokorrak zituen, Silvieta bezala herrialdeko baserri jabeez osatutakoa hain zuzen; XVIII. mendean, euretariko asko, deialdira joan ezina zurituz, Lapurdin bezala aginteko agindudun ordezkariak ordezkatzen zituzten. Ordezkari horiek bozeramaileak besterik ez ziren; erabakia parrokia mailako edo auzo mailako baserrietako jabe zirenek baino ez zuten hartzen.

Batzar Nagusi horiek beste ezeren gainetik herrikoiak ziren; elizgizonak kanporatuak ziren, iparraldeko edo hegoaldeko beste hainbat euskal batzarretan bezala, Nafarroako Gorte eta Estatuetan ezik. Nobleak zirenei buruzkoan, baserriaren jabe bezala parte hartzen zuten, besteak bezala bozka bakarrez, inolako lehentasunik gabe. Sarriagotan, Cize Herrialdean edota Ostabaretean bezala, Gorte Nagusira joaterik izan zuten, baina aholkulari gisa; ez zuten erabakietan parte hartzen.

Herrialdeek eta bailarek luzaroan antzina-antzinatik zetozen ahozko ohiturez balitu ziren. Baina, naroak ziren denenak zituzten lurrei buruzko istiluak; "Araudi politiko" bezala ere izendatu diren nolabaiteko estatuturen batzuk ere idatzi zituzten, neurri handi baten herrialdearen edota bailararen guztienak ziren ondasunen kudeaketara bideratuak.

Sendia oinarridun erreferendum herrikoiaren printzipioa, euskal antolaketa politikoaren ezaugarri bereizgarrietariko bat zen eta Behe Nafarroa osatzen zuten Herrialde guztietan erabiltzen zen.

Baina erregeak antolaketa zaharkitu hori egokitu egin nahi izan zuen eta 1775eko urtarrilaren 28ko Kontseiluaren erabaki batek, "Mixe, Cize, Arberoue eta Ostabareteko Herrialdeei" aplikagarria zitzaien Araudi bat argitaratzera eman zuen, eragin ziotenarengan benetako haserre sorraraziz. Erabaki horrek nobleei ahots erabakigarria emateaz gain, ordura arte administrazio desberdin bat izan zuten bost bailaretako ahaldunei Gorte orokorretan ere parte hartzea onartzen zien. Sindikoa nobleen artetik hautatu beharrekoa zen eta ez zeukan diruzainaren zereginetan aritzerik. Antza denez, azken erabaki hori bakarrik bete zen.

Nafarroako Foru Nagusiaren arabera, barrutiko "guztien gai" oro Gorte Nagusien eskumen nagusiak ziren. Funtsean guztienak ziren ondasunen kudeaketarekikoak ziren, hau da: landugabeko lurrak, basoak eta larreak, Baïgorri Bailaran zeuden meatze-baliabideak, Herrialdeko biztanle guztiena zen ondarea alegia, baina beste zeregin garrantzitsu batzuk ere bazituzten : Nafarroako Estatuetarako ahaldunak izendatzea, parrokien artean zergak banatzea, komunikaziorako errepideen eta beste bide batzuen erantzukizuna eta Herrialde guztiko herri-ordena, guztira lau miliziak [Nafarroako Châtellenie-ko errejimendua Países de eta Mixe, Arberoue eta Ostabaret Herrialdeetako miliziak] ziurtatua izan zena ere, euren esku zegoen.

Nafarroako Estatuen existentzia izan arren, Herrialdeak eta bailarak autonomia handia izan zuten. Erresuma txiki hori ez zuten, anexioz, 1620an, Frantziako Koroaren jabegopekoa izatera iritsi zenetik aurrera erregearen agenteek murriztea besterik nahi. Finantza-kudeaketaren arloan, bereziki ohiz kanpoko gastuei buruzkoetan, intendenteak Herrialdeengan, bailareengan eta hiribilduengan ere benetako babes-jarduna izan zuen eta, Erregimen Zaharraren amaieran Erregetza absolutuaren ordezkoa zen horren kontrol zehatzaren menpe zeuden. Gorte Nagusiak, halere, haien baso eta guztienak ziren larreak askatasun gehiagorekin edo gutxiagorekin kudeatzen jarraitu zuten, berari zegozkion eskuduntzen kudeaketan autonomiaren zati handi bat mantenduz. 1838an Luis Philippen ordenantza batek tradizioa iraunaraziko duten 5 sindikatu-batzordeengatik ordeztu zituen.

Abuztuaren 4ko gauez, 11ko dekretuaren bidez, tokiko berezitasunei buruzko pribilegioei amaiera eman zitzaien. Litezkeenak bezain ezezagunak ziren departamenduetan eratutako Frantziako antolaketa geroago iritsi zen, lurraldek hondatzeko asmoz. 1790eko martxoaren 4ko dekretu bidez, euskal hiru lurraldeek Bearnen bildu zituzten Basses-Pyrénées izeneko departamendua, Pau barruti-buru bezala zuela, eratuz. Frantziar nazioak, bakarra eta zatiezina, Euskal Herria baitaratu zuen. Legea, "borondate nagusiaren adierazpena", ohiturazko zuzenbidea ordeztera etorri zen, II urtean ventôse 30eko legearen 7. artikuluak ezabatua izanik, eta frantziar guztiei zuzenbide indibidualista eta burgesa, euskal zuzenbidearengandik antipodetan zena, ezarri zien. Urteko nivôse 17 oinordetza lege nagusiak oinordekoen arteko berdintasun zurruna ezarri zuen, Frantzia guztirako oinordetza ordena finkoa ezarriz. Jabetza eskubidearen erromatar kontzepzioa, indibidualista eta absolutua, guztiek bete beharreko bihurtu zen. Oinordekoa etxearen benetako jabe izatera iristen zen, bere erabilera, fruitu eta abusuz. Azkenean Napoleonen Kode Zibilak burutu zuen, 1804an, lan bateratzaile hori.

Horrela, askatasunaren, berdintasunaren eta demokraziaren printzipio iraultzaileen izenean, frantziar Euskal Herriak bere askatasunak galdu zituen eta burgesia gizarte desberdintasunak sorrarazten zituen lurrez eta botereaz jabetu zen eta euskaldunak, lar txiroak, ez zuten baztertzen zituzten errolda-erapidezko hauteskundeetan parte hartzerik izan. Baserrien jabeek euren herria kudeatzeko botere guztia galdu zuten. Robespierre eta Napoleon akabatu zituen askatasunaren izenean eta demokrazia abstraktu baten izenean, ideologo gutxi batzuek antzinako euskal demokraziaren benetako askatasunak hondatu egin zituzten.

Baina euskal zuzenbideak iraun dagi, Frantzian ohitura bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan legeztatuta eta Nafarroan, 1978ko Konstituzioari esker, gureak baino askoz ere eskuzabalagoa dena, lurraldeen autonomia aitortzen du eta "zuzenbide zibil propioa, dagoen tokietan, zaindu eta aldatzea" ahalbidetzen du. Euskal zuzenbidea, Bizkaiari dagokionez 1992ko uztailaren 1eko Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibilaren legeak gaurkotua izan zena eta Gipuzkoari dagokionez 1999ko azaroaren 16ko legeak osatutakoa dena, forudunak diren tokietan behintzat, gaur egun indarrean dago. Euskaldunak oraindik tradizioari begirunea diote, baina hirigintzak eta industriagintzak hondamena eragin zuten. Eta gaurko egunez, gure larreetan [kanpainetan] sartu zitzaigun izaera indibidualista eta kapitalista hori da jabe direnek gure etxalde zaharra saltzera bultzatzen dituena. Gure baserriak orain arte berea izan duen izaera guztia galdu egin du.