Kontzeptua

Baserria, Euskal Gizartearen Sorkuntzagune

Baserriak mendeetan zehar iraun eta hilezkorra den izate abstraktua duen sendia irudikatzen du. Baserria, arbasoengandik jasotakoa izanik, apaindurazko altzariak, nekazale-tresneria, artalde "handi eta txikiak" eta beste etxe-abere batzuk, balizko kredituak, ustiaketa-eraikinak, landutako lurrak, ortuak, bergel bat, mahatsari eskainitako "hautin" izeneko lur txatal bat, laborantzarako lurrak, larreak, eta gizataldeko biztanle guztienak diren landu gabeko lurrei buruzko eskubideak, eliza- eta hilobi-eskubideak ahantzi gabe, hau da, elizako hilobia, baserririk zaharrenentzat, eta beste gainerako kasuetan eliza inguratzen duen hilerriko hilobi-eskubidea eta emakumeentzako gordetako arbasoen hilobiaren gainean kokatutako eliza-jarlekuak ere osatzen duten ondarearen bihotza da; elizaren nabean kokatutako toki horrek adieraztera ematen zuen baserrien maila erlijio elizkizunetan eta ekintza laikoetan ere. Baserri bakoitzak bere "hil-bidea" ere bazuen, hileta elizkizunetan hartutakoa zena. Baserri batzuk guztienak ziren lurretan ere, borda edo etxola bat izaten zuten, bai jabetza osoz edota baserriko jabeen elkarteak eskuratze-preskripzioa etetera bideratutako urteroko ordain txiki baten truke emana; Soulen, baserri jakin batzuk zatitu gabeko egoeran etxalde batzuena zen "cayolar" izenekoaren gainean eskubideak izaten zituzten.

Ondare hori, zatiezina zena, sabai beraren pean bizi zen sendiari zatitu gabeko egoeran zegokion. Banaezintasun hori naturala eta derrigortua izanik, sendiaren ondarea zatiezina eta xedaezina da.

Etxea eta bere ondarea xedaezinak dira.

Sendi-ondarea xedaezina da mortis causa edo inter vivos ekimenez, besterentzez edo dohaintzaz.

Euskal zuzenbidean ondasunen atalkatze handia ez da gure gaurko egunetan bezala: higigarri eta higiezinak. Alde batetik, gutxienez bi belaunalditan zehar sendian dauden ondasunak bereizten ditu, eta ondasun horiek avitins edo papoaux izena zeukaten (avus: aitona, latinez edo papoun, gaskoiez), Hegoalden tronkalekoak edo onibarrak eta, bestalde, irabazpidezko ondasunak, hau da, egungo euren jabetza edo aita edo amak lortutako ondasunak; arbasoengandik datozen bakarrak, lehendabizikoak, "premiazko beharrizana" ezean xedaezinak dira.

Baina, sendi-ondasun bat saldu izan dadinean, beti izan zitekeen saltzailearen oinordeak saldu izatean eskuratutako prezio berean berreskuratua. Erakunde hori, leinuzkoen atzera-eskuratzea izenekoa, Frantziako Erdi Aroko sendi-komunitateetan oso zabaldua zena, erromatar zuzenbidearen eraginez, baldintza oso zorrotzetara mugatua eta menderatua izan zen, Frantziatik arian-arian desagertzera iritsi arte. Aro modernoan, euskal lurraldeak direnetan besterik ez du iraun. Baina, Lapurdin, saldutako ondasuna berreskuratzeko epea mugarik gabea zen bitartean eta Soulen 41 urtetara mutatutakoa zen bitartean, idazkera berantiarra izan zuen Baxenafarroako Foruan, zuzenbide komunaren epea onartu zuen, hau da, urte bat eta egun batekoa. Halere, salerosketa-eskriturarik gehienetan atzera-eskuratzea gauzatzeko epea luzatzera zetorren klausula bat azaltzen zen, oro har 30 urtera arteko epea parte zirenek aurreikusten zutela, hau da, Justizian ekimen zibilak duten atzera-eskuratzeko epe berbera. Bestalde, inguruko euskal Ohiturak ez bezala, Foru nafarrak salerosketa ontzat eman izango zukeen oinordea atzera-eskuratze eskubidetik kanpo uzten du, baina eskubide hori oinordetza hurrenkera errespetatuz leinuko beste kide batzuei aitortzen die. Baxenafarrean, bestalde, leinuzko atzera-eskuratzea, Zuzenbide Komunean bezala, ezin gauzatu zitekeen higiezinei buruzkoetan baino besterik, Lapurdin eta Soulen higigarrien eta aziendaren gain ere eskubide hori gauza zitekeen bitartean. Lapurdin, funtsezko erakunde horrek sendi-ondasunen zaintzarako 1790era arte iraun zuen, Burdeoseko legebiltzarraren eta lurralde horren ekonomia-jarduera geldiaraztea aurpegiratzen zioten intendenteen ekimen elkartua gorabehera. Behe Nafarroan, Forua idatzi zuten erregearen ordezkariek erakunde hori kendu nahi izan zuten arren, notaritza-jarduerako ekimenek toki-erabileren aurkakoa zen neurri horren antzutasuna lekukotzen digute. Ohituretan luzaroan iraun zuen, tokiko notarioen esanetan, gaur arte ere iraunez, non salerosketa-eskrituretan berezitasunez naroak izanik atzera-eskuratzedun salmentak.

Sendi-ondarearen xedaezintasunaren funtsa ondare horren zatiezintasuna da.

Etxea eta bere ondarea zatiezinak dira. Ondare hori, zatiezintasun natural eta derrigorrekoagatik sendiarena izanik, ezin zatikatua izan daiteke. Eta bere zaintza egokirako, belaunaldiz belaunaldi sendiaren beharrizanak bete ahal ditzan helburuz, belaunaldi bakoitzean administrari bat izan beharra du.

Horrela bada, jaraunsle bat besterik ez du izan behar. Erromatar jatorridun jaraunsle hitza ez da egokia. Euskaldunak "etxerakoa" deitzen diote, baserriko nagusia, etxerako dena. Administrari horren eskubideak ez ziren egungo norbanakozalea den erabidean jabe bezala ezagutzen dugunak dituenak. Bere erantzukizunak, eskubideak baino betebehar gehiago zekartzan; bera zen etxean zegoena. Etxearen erantzule zen eta etxea bere osotasunean hurrengo belaunaldiari eskualdatu beharra zion, bere "eduki eta sail" guztiekin. Sendiko kide guztien, bizidunen eta hildakoen, erantzule ere ba zen.

Iparraldean, 1514an idatzitako Ohituraren arabera, semerik nagusiena, sexu bereizketarik gabe, izaten zen. Agintezko araua zen, Hegoalden gurasoek betekizun latz hori hartzeko gaituentzat jotzen zuten seme-alabetatik, gizonezkoa ala emakumezkoa, hautatzen zuten bitartean. Euskal lurraldeetan genero berdintasuna da araua.

Baina gizontasunezko pribilegio hori, feudo-jatorriduna, Frantziako euskal lurraldeetan sartu zen, gutxienez nobleen ondasunen oinordetzan. Behe Nafarroan, lurralde hori Nafarroako erresumaren zati zela feudalitatea ezarri izandakoan, eta Soulen ere, Bearneko auzoan, gizonezkotasunaren printzipioa lautadetako baserriko ondasunetan, frankoen etxeetan zein nobleziaren ondarera arte iritsi zen eta gizonezkoetatik semerik nagusiena izaten zen baserriaren erantzukizuna bereganatzen zuena. Generoarekiko berdintasunaren printzipioak bailaretan eta Jaun feudalak emandakoak ziren piamonteko "fivatières" izeneko etxeetarako baino besterik ez zen zaintzen.

Nobleziaren eskubidea zen kopia hori, halere, ez zen osoa, hiru lurraldeetan, lehen ezkontzatik alaba bi besterik ez baziren, jaraunslea bietatik nagusiena bakarrik zelako, nahiz eta ondorengo ezkontzetatik jaiotako gizonezkorik izanda ere.

Jaraunspen arau hori agintezkoa zen. Indargabetzeak baserriaren zuduak horrela eskatzen baldin bazuen besterik ez ziren egiten eta, horrela irakur dezakegu notaritza-jardunaren ekintzetan seme nagusia ezindua, jaiotzaz txepela edota ezkontza-egoerarako gutxi emana baldin bazen. Orduan notarioaren aurrean ondorengo seme gazteagoen artetik lehen jaiotako gizonezkoaren alde bere oinordekotza-eskubideari uko egiten zion, bere heriotzara arte sendi-etxean mantendu, janaria eman eta bere baitan hartua izatearen baldintzapean.

Seme nagusia oinordegabetua izan zitekeen bere gurasoen baimenik gabe ohiturak eskatutako adina baino lehenago ezkontzen baldin bazen, hau da: gizonentzako 25 urte eta emakumeentzako 20 urte Baxeafarroan, gizonentzako 28 eta emakumeentzako 20 urte Lapurdin, eta 25 urte gizonentzako eta 18 urte emakumeentzako Soulen. 1556tik 1730era bitartean emandako errege aginduak, ezkontza-adina gizonentzako 30 urtera eta emakumeentzako 25 urtera atzeratu zituzten, zigorrak ere gogortuz; Behe Nafarroako Foruan aurreikusitako isilpeko ezkontzen baliogabetasuna eta jaraunsgabetzearen zuzenbidezko erabateko deuseztasuna ordutik aurrera Lapurdin eta Soulen zabaldu ziren. Seme helduak askatasunez ezkon zitezkeen, baina gurasoei hiru itzaldun eskabide egin behar zizkien, eta beti izan zitezkeen jaraunsgabetuak.

Etxeko erantzukizuna jaiotako mutilen artetik lehenari zegokion, oinordekotza hurrenkeragatik. Bigarrenik ezean, ondasunak zetozen adarraren hurbilagoenekoa zen zehar-ahaideenekoa izaten zen, ordezkotza mugagabea izanik. Baina, semerik ezean, gurasoak oinordekoren bat hauta zezaketen, sendiaganako arrotza zena edota baserri eta inguruak ondo zaintzeko gaitzat jotzen zuten etxerako lanak egiten zebilen neskame edo langilea ere. Bere ezkontza gauzatzearen ondorioz besterik ez zuten jabeek hautatutako oinordekoaren aldeko kontratuzko erakundea gauzatzen beti ere belaunaldi bakoitzeko semerik nagusienaren aldeko etengabeko ordezkotza fideikomisario batez amaigabetasunera arte konbinatuz, nahiz eta 2. eta 4. mailetara arte mugatzera zetorren frantziar legegintzak ezarritakoaren aurkakoa izan, bestalde 1747. urtean indargabetuko duena.

Bigarren semeek, etxetik at joatean, irabazpidezko ondasunetatik ahal zen neurrian hartutakoak izan behar zuen kopuru txiki bat hartzen zuten. Oro har seme nagusiaren kapitulazioetan ezartzen zen eta avitins ondasunen (oinordetutakoak) gaineko eta irabazpidezko ondasunen gaineko, bere oinordetza eskubideak eta zilegitasun eskubideak ordezkatzen zituen, hurrenez hurren. Ohiturak ez zuten kuotarik aurreikusten. Ondore-ondasunen ahalari zegokien; semeen arabera desberdinak ziren, euren beharrizanen araberakoak, sarritan urri baina sendi-etxetik at joan zitezen eta euren ikasketak eta ikasbidea ordaindu zien gurasoak emandako ofizioa gauzatu edo (urtero 100 liberako errenta) eliza-titulua (ekimena) erlijio ordenen baten sartu zitezen, edota ezkontza bitartez beste etxe baten behar besteko dotearen ekarpena eginaz sartu zitezen nahiko zirenak. Etxearen ohoreak bakoitzak bere baitan egoera duina izatea eskatzen zuten. Ondorengorik gabe oinordeko-semearen heriotzarik gertatu baledi, bere zilegizko eskubideak bere jatorrizko etxaldera itzuli beharra zuten. Baina, nahierara, semeak ez zuten euren jaiotetxea utzi beharrik, euren etxean baitzeuden, bertan kokatuta, jana, zaintza etab. zituztela beti ere sendi-ondarearen aurrerabiderako euren lanez laguntza ematearen baldintzapean. Etxaldea noizbait utzi eta euren zatia jaso izan zutenak ezean, gainerako mutil gazteagoak une horretatik aurrera euren gurasoen oinordetzatik kanporatuak izaten ziren; baina beti zuten euren jaiotetxera itzultzerik, oinordekoarengandik bere etorrera baloratuz.

Eskubide legitimario eta oinordetzazko horiek oro har seme gazteago batek, emakumeak edo gizonezkoren batek jaraunsle baten etxera, ezkontza bidez, egindako dotearen ekarpena ziren. Dotearen ordez, oinordekoaren gurasoek "ezkontzaren alde eta ezkontzatik letorkezan seme-alaben alde" avintins ondasun guztiak ematen zituzten, baita irabazpidezkoak ere, Ohituraren arabera, zatiezinen erdia gordez. Bikote biak, praktikako ekimenetan jabe zahar eta jabe berri izendatuz, baita hirurak ere euretarikoren baten aitonak bizi izatean, ondare ondasunak batera kudeatzen zituzten, eskubide berdinak izanez, zena zelakoa zela sexua eta euren oinordezko edo dotezko nolakotasuna. Euskal jatorria duen erakundea dugu, erromatar patria potestas izenekoa, jaurerrikidetza baztertzen duena. Euren arteko desadostasunik izatean, banaketa egiten zen, baina arinago bikote bakoitzak bere zatiko ondasunen kudeaketa eta erabilera besterik ez zuen; inork ez zuen horiek erabiltzeko eskubiderik.

Bikote bakoitzean ezkontideen artean berdintasun berbera zegoen. Desadostasunik izatean, bietatik oinordea izango zenak, gizona edo emakumea, erabakitzen zuen. Emakumeak Lapurdiko eta Souleko Ohituretan aipatutako bere negozioaren beharrizanetarako, ezkontzatik jaiotako seme-alaben elikadurarako eta ezkontzagatik esleitutako ondasunen zaintzarakoak bezalako kasu jakin batzuetan irabazpidezko ondasunez ere erabaki zezakeen. Testamentu bidez besterik ezin zezakeen irabazpidezko ondasunen erdia erabili. Askatasun osoz bere senarraren baimenik gabe kontratuak buru zitzakeen; bere ekintzak ez ziren indargabeak; hartzekodunak senarraren heriotzara arte itxaron beharra zuten euren kreditua eskuratu ahal izateko. Euskal emakumea ez zen, beraz, ezgaia. Ez zegoen bere senarraren, zuzenbide erromatarraren eta XVI. mendetik 1938ra arte Frantzian iraun zuen emakume ezkonduaren ezgaitasun juridikoaren erromatar oinarria jaso zuten Frantziako Ohitura-bildumen babespean.

Oinordeko ezkontidea oinorderik gabe hil izanagatik ezkontza desegin izatean, dotea hildakoaren etxean inolako eskubiderik aurrerantzean ez zuen bizirik irauten zuen ezkontideari itzuli beharra zitzaion, etxea bertan behera utzi eta bere jatorrizkora itzul zedin. Lehenengo hiltzen zena dotezko ezkontidea zenetan, dotea bera zetorren jatorrizko etxera itzuli beharra zegoen. Baina, semerik izatekotan, dotezko ezkontidea bere dotearekin oinordetutako ezkontidearen sendian integratzen zen.

Euskal ezkontzan ondasunen erregimena, beraz, ondasunen banaketa zen, harik eta seme-alaben bat jaio arte eta bizirik irauten zuten bitartean; une horretan komunitate erabideak ipso facto aldez aurretik zegoena ordezten zuen. Euskal zuzenbide guztia eraiki zen gizaldirik gizaldi etxearen iraupenaren inguruan.

Orain arte aipatutako ezkontideen eta jabe zahar eta jabe berrien arteko berdintasun hori, biztanleen komunitatean baserrien artean izan zen.