Kontzeptua

Baserria, Euskal Gizartearen Sorkuntzagune

Pirinioetan kokatuta egonik, antzinaterik urrunekoenetik, gure arbasoek euren burua, zatitu gabe zuten lurretik abiatutako lurralde unitateen bitartez antolatu ziren, lurzoru banaezinaren erregimen naturalaren arabera.

Geroztik, nekazaritza eta abeltzaintzaren baitan, senditan kokatu ziren baserrietan eta elkarbizitzarako arauak ezarri zituzten, euren beharrizanen eta sakoneko joeren arabera, era naturalez eta inolako norabide sistematikorik gabe.

Antolakuntza horren erdigunean baserriak aurkitzen ziren. Baserriak dira euskal gizarte- eta politika-eraikuntza guztiaren oinarri sendo eta garrantzitsuak. Bakoitzak bere "eduki eta harremanekin" ekonomia-batasuna osatzen zuen, Euskal Herrian taxutzen zen bezala, sendia zabal baten bizileku bezala jardunaz. Sendiak baserriarekin bat egiten zuen, beronen izena hartzera iritsi eta baserria bezala, menderik mende bere zaintzarako asmatutako lege erabide bati esker iraunaraziz.

Lege erabide hori, baserri-aldeko biztanleriak esparru horretarako asmatutakoa, erkide-izpiritu sendo batetan oinarrituta zegoen: norbanakoa desagertu egiten zen taldearen zudutan. Antolakuntza horrek mendeetan zehar aldaketa sakonik gabe iraun izan du. Euskal lurraldea herri askok zeharkatu duten arren, Euskaldunak eurenari eutsi zioten eta ohiko antolakuntza iraun zuten, Euskal Herriko bazter guztietan, Bizkaitik Nafarroara arte eta Iparraldeko hiru lurraldeetan ere ia berdina dela. Zuzenbide Erromatarraren berpizkundea, XII. mendeko hiribilduen sorrera, eta XVI. mendetik aurrera norbanakotasunaren aurrerabidea izan ziren arren, antolakuntza horrek Iparraldean frantziar Iraultzara arte iraun zuen eta garai hori baino geroagora arte erabilerei dagokienean. Egokitzapenerako gaitasun handia erakutsiz, euskaldunak eurak elementu berriak asimilatzen jakin zuten, arbasoengandik jasotako jakintzatik sortutako eurena zen tradizioarekin jarraituz.

"Etxea"ren gain, Michel Duvertek "esparru sakratu" bezala adierazten duena, oinarritzen da euskal gizartearen sendi-, eliza- eta lurralde-antolaketa guztia. Zuzenbide pribatuan eta zuzenbide publikoan funtsezko betekizuna dauka.