Argitasuna zutabeetan
Aurpegi bat kristaletan irristatzea,
eskuen artean, nahi gabe erortzen
den zerbait da, esan zenituen orduak bezala, udazken arina,
euri ilundua kopetan, izen bat,
zeren dena aspaldi egiten
baita
zure ahotsaren
aurrerapenean, larritasunean, arriskuan, garian.
Egunsentiak.Argi
bat pilareetan, aurpegi erre
bat itzultzen da, dena
isiltzen da.
Eta urte batzuk barru,
eta ni
hemen ez nagoenean, itsasertzera hurbildu eta itsaso bare
horri erreparatzen badiozu, nire tristura dela
jakingo duzu, eta itsaso irakin
horri erreparatzen badiozu,
zure begiradan, nire tristura jarraitzen duela
jakingo
duzu: ziurtasun larria.
(Oihuaren teoria liburutik)