Kontzeptua

Magia Euskal Herrian

Magia gaizkiaren edo ongiaren erdiesteko egiten direnak ditugu. Egileek dohainak omen dituzte eta Izadiaren isilpekoak ezagutzen. Bi mota handi bada Magia zuria ongiaren bidez dabilana eta beltza, gaizkiaren alde. Zurien artean euskal munduko alkimistez ez dakigu berririk ez eta magia beltzena den satanismoaz. Magia, paganismoarekin lotua izan da eta Erdi Aroko arabearrek zioten gaskoiak kristau zirela eta euskaldunak pagano, agian hortik sortu zen hamaseigarren mendean frantses aditza, magia egitea "basquiner".