Kontzeptua

Biziraupena

Gizarte baten mantenua beti egon da hiru faktore nagusien baitan: inguru geografikoa, garapen teknologikoa eta pentsakera. Horien arabera eta denboran poderioz gizarte bakoitzari elikadura mota bat egokitu zaio. Baina ez da pentsatu behar elika-kultura hori estatikoa denik, denboran zehar aldatzen joan da, jaki batzuk izan dira nagusi garai batean eta beste batzuk bestean. Ezberdintasun historikoak dira baina baita geografikoak ere, esaterako, itsasaldeko dieta eta barnealdeko dietaren artean.