Albeitariak garatzen zuen zientzia eta artea. Zaldi medikuntzaren multzoa eta ferratzearen artea, hipiatrika grekobizantziarraren eta pertsaren ondorengotza adierazten duena, gorputza albeitaritza arabiarrarean eskuratuz, albaitaritza modernorako igarobidea izanda.
Abderraman II.a Kordobako Kalifa aldarrikatzen dutenean, eta batez ere haren seme Haquen II.ak boterea eskuratzen duenean, hiri andaluziarra mendebalde jantziaren hiriburu bihurtuko da, Bagdad ordezkatuz. Garai honetan nekazaritza eta abeltzaintza ikertzen hasiko diren pertsonak agertzen dira, horien artean Ibn Waffid, Ibn Tignari, Ibn Bassad edo Ibn al-Beitar (albeitariaren semea) daude, besteak beste. Ibn Ruscho, Averroes izenarekin ezaguna zen filosofo kordobartarra, 'Kitab Al-Hayawan' edo 'Animalien liburua' idatzi zuena, eta Alí Ben Abderrahmán ben Hodeil edo Aben-Abi-Hazan albeitariak, mendebaldeko kultura moderno grekobizantziarraren eta pertsaren jarraitzaileak ziren eta hura lantzen zuten.
Horrela, Espainian Hipiatrika grekobizantziarraren arabierazko itzulpenak sartu ziren eta Konstantino VII.ak biltzea aginduko zituen, beste autore arabiar batzuk idazten joan ziren, tratatuekin batera, batez ere zaldiei buruzkoak.
Aro enpiriko eta praktiko hau Gaztelako Isabel I.ak Toledon 1475eko maiatzaren 24an Francisco de Peñalosari Errege Auzitegi Protoalbeiteratua ezarriz eta aztertzaileak aipatutako hartzailea eta Valladolideko Juan Alonso izendatuz zuzendu zion Mesede Errege Gutunarekin amaituko da1.
Erreferentzia historiko bezala Protomedikatua eratzeko Pragmatika 1477ko martxoakoa dela azpimarratu behar da.
Pragmatika hau Albeitaritza berriaren iturburua izango da. Hura zainduagoa eta tituluduna izango da, ia laurehun urte iraungo ditu eta ogibide erregulatu baterako joera adieraziko du, izan ere lan egin ahal izateko aldez aurretik hasieran bata bestea gabe jardun ezin zuten bi kidek osatutako auzitegi baten aurrean, eta Filipe II.ak 1592ko apirilaren 12an albaran batean ezarritakoaren ostean, hiru kidek osatutako auzitegiaren aurrean azterketa egitea eskatuko da.
Aztertzaileak aditu ospetsuak ziren, Erregeak Zalditegietako albeitarien aurrean izendatzen zituenak; horregatik izan zuen auzitegiak Errege kalifikatiboa, bere existentziaren hiru mende t'erdietan zehar mantenduko zuena, eta bere egoitza monarkak bizi ziren herrian zegoen. 1561ean Filipe II.ak Madril Espainiako hiriburua eta bere gorteaaren egoitza izendatu zuenetik, jauregiko zerbitzu guztiak Madrilen ezarri ziren, Protoalbeitaritzaren Errege Auzitegia barne. Aztertzaileek Maisuaren kategoria zituzten lan egin ahal izateko baimenak edo tituluak emateaz aparte, intrusismoa jazartzen zuten, Koroaren eta beraien artean erdibana banatzen zuten 2000 marabediko diru-isuna zuena, eta lan egiteko trebetasun falta zigortzen zuten.
Geroago, XVI. mendearen hasieran, Nafarroan beste auzitegi bat sortu zen, baina ez ditugu sorrerari buruzko daturik, hala ere Lopez de Zamora Nafarroako Erreinuko protoalbeitarrak Iruñean 1571an argitaratutako liburua daukagu. Liburuaren eskaintzan autoreak:
"Viéndome ya muy viejo, determiné ocupar lo postrero de la vida en escribir algo de lo que he alcanzado de la Albeitería en muchos años que he ejercido, así por la larga experiencia como por la mucha comunicación y conversación que he tenido de esta materia con Luis de Cáceres y maestro Ambrosio y Diego de la Reina"2.
Iruñeako Auzitegiaren ostean, eta mende berean, Aragoiko Auzitegia, egoitza Zaragozan zuena, Kataluniakoa, Bartzelonan errotua, eta Valentziako Erreinuarena, Turiako hiriburuan, izan ziren gutxienez.
Auzitegi aztertzaileak zirujauen, botikarien, notarioen, eta artisauen eta ogibideen gremio ezberdinetan ere zeuden.
1 HERRERO ROJO, M. La Veterinaria en la Antigüedad. Creación del Real Tribunal del Protoalbeiterato de Castilla. Junta de Castilla y León, Consejería de Cultura y Bienestar Social. Valladolid, 1990.
2 LLORENTE Y LAZARO, R. Compendio de la bibliografía de la Veterinaria. Madril, 1865. 15. or. SANZ EGAÑA, C.-ek aipatua, Historia de la Veterinaria Española. 47 or. Madril, 1941.
