1662ko maiatzaren 16an, Bergaran Yñigo de Olavarriak, maisu albaitariak eta ferratzailea denak (Erregearen albeitariek aztertutakoa eta onartutakoa), Bergarako ohiko alkatearen aurrean salaketa jartzen du.
Ignacio de Sempertegui, Villafrancako Hiribilduko (Ordizia) bizilaguna, Juan Bautista de Ocariz Villafranca de Oriako (Ordizia) maisu albeitariarekin bost urtez egon zen ogibidea ikasten, 1729an frogatu zuen moduan.8
1750. urte inguruan jaiotako Marcelino de Zabalak9 , Bergaran errotutako maisu albeitariak, Bergarako Pedro-Jose de Zumalabe e Iraza eta Zumarragako Bernardino de Unzurrunzaga 1792tik 1797ra bere tutoretzan egon zirela egiaztatzen zuen, bost urte horietan inolako ihesaldirik edo faltarik egin gabe Arte hauei erabilera eta probetxua ateratzeko trebatzen ibili zirela, Andoaingo Pablo de Sorondo bezala, kasu honetan 1797tik 1802ra, gero Ferratzailearen eta Albeitariaren Artearen eta Gaitasunaren azterketa Hiribilduko eta Gorteko Errege Protoalbeitarian egiteko.10
Pablo de Sorondo Andoaingo bizilaguna bost urtez egon zen Marcelino de Zabala Bergarako ferratzailearekin eta albeitariarekin ikasten eta lan egiten, eta 1802an azterketa egin nahi izan zuen.11
Juan Simon Martinez de Arroyo, Bergarakoa jaiotzez, Luis Pedro Martinez de Arroyo maisu ferratzaile eta albeitariaren eta Luisa Agustina de Jaureguiren12 seme legitimoa, 1804an azterketa egin nahi izan zuen.
Zumarragako Carlos de Oyarzabal y Unzurrunzagak jaiotzez Zumarragakoa baina Madrilgo Hiribilduan eta Gortean bizi zen Francisco de Albisuri 1815eko abuztuaren 23an boterea eman zion, albeitaritza13 titulua berresteko beharrezkoak ziren txostenak aurkezteko eta 1817ko azaroaren 2an boterea Jose Ramon de Zumalaberen esku utzi zuen, Madrilgo Albaitaritza Eskolan Albeitariaren eta Ferratzailearen titulua jaso zezan.
