Léxico

kuku

Kukuaren hotsa urte batean lehenengoz entzuten denean:

  1. Oin azpiko lurra etxera eraman eta zimitz guztiak hiltzen dira.
  2. Sakelan dirua daukanak urte guztian ez du falta izaten.
  3. Urte hartan ez da hilko.
  4. Kukua hiltzen duenak zorte txarra izaten du.
  5. Antzina nagusi eta morroien arteko tratua honela izaten zen: "Kukutik kukura urtea, ehun dukat soldata; haserretu gaitezenean, uhala ateratzea."
  6. Kukua zazpi urtean eskolan ibili eta "kuku" besterik ez omen zuen ikasi.
  7. Esan ohi da Ama Birjina Martxokoaren egunean Erromako zubian kantatzen duela.