Kukuaren hotsa urte batean lehenengoz entzuten denean:
- Oin azpiko lurra etxera eraman eta zimitz guztiak hiltzen dira.
- Sakelan dirua daukanak urte guztian ez du falta izaten.
- Urte hartan ez da hilko.
- Kukua hiltzen duenak zorte txarra izaten du.
- Antzina nagusi eta morroien arteko tratua honela izaten zen: "Kukutik kukura urtea, ehun dukat soldata; haserretu gaitezenean, uhala ateratzea."
- Kukua zazpi urtean eskolan ibili eta "kuku" besterik ez omen zuen ikasi.
- Esan ohi da Ama Birjina Martxokoaren egunean Erromako zubian kantatzen duela.
