Gauari buruz uste eta sineste ugari izan da iraganean.
- Gaueko hamabietan etxe bati hiru itzuli eman baietz dioenak ez omen ditu eman ahal izaten.
- Gauez iturritik edo errekatik ura ekarriz gero, ilintia sartu behar izaten da uretan, bertako gaitz guztiak kentzeko.
- Gauez ez da ispilura begiratu behar.
- Gauerdia deabruaren ordua da, eta gauerdian esnatzen denak otoitz egin behar du.
- Gauerako lagunik onenak idia eta astoa dira, astoa gurutzea duelako.
