Lexique

gau

Gauari buruz uste eta sineste ugari izan da iraganean.

  1. Gaueko hamabietan etxe bati hiru itzuli eman baietz dioenak ez omen ditu eman ahal izaten.
  2. Gauez iturritik edo errekatik ura ekarriz gero, ilintia sartu behar izaten da uretan, bertako gaitz guztiak kentzeko.
  3. Gauez ez da ispilura begiratu behar.
  4. Gauerdia deabruaren ordua da, eta gauerdian esnatzen denak otoitz egin behar du.
  5. Gauerako lagunik onenak idia eta astoa dira, astoa gurutzea duelako.