Dantza

San Roke Ezpata dantza Deban

Horrela, urtero abuztuaren 16an, goizaldeko 9:30ak aldera, Andra Mariaren Elizan ospatutako meza ondoren eta segizioa prest dagoela (2006. urtean Debako Dantzarien Kofradia osatuz), apaizek horrekin bat eginik, santuaren irudia ateratzen dute, lepoan zapi gorria daramala. Lau lepakarien artean eramaten dute (zinpeko aginduaren oinordekoak), zutoihalarekin batera.

Eliza aurrean Gure Kai Dantzari Taldeak lehen aldiz San Roke Ezpata dantza burutzen du, Kalez kale txistulari bandak jotzen duen doinuarekin bat eginik. Jarraian, prozesioan Gurutze Santuaren ermitara abiatzen dira, eta denak batera, udalbatza eta herriko lagunak San Rokeren ermitara igotzen dira. Bertan meza ematen dute eta alabaka adartxoak banatzen dira.

Meza bukatu ostean, ermita aurrean dagoen zelaitxoan San Roke Ezpata dantza eskaintzen dute eta, jarraian, segizioa Gurutze Santuaren ermitara abiatzen da. Han berriro dantza egiten dute eta erdialdeko kaleetan barrena aurrera egiten dute, hasierako puntura ailegatu arte, parrokia elizara elgia. Han santuaren irudia uzten dute eta Udaletxera gerturatzen dira. Dantza taldearen parte hartzea hantxe bukatzen da Soka dantza edo Aurreskua eskaini eta gero.