Dantza

Ostiko

stiko

Jose Luis Etxebarria Goirik Danzas de Vizcaya liburuan deskribatzen du pauso hori. Bere ustez, "Artasi" delakoaren (euskal dantzan dauden pauso edo mugimendu berezietako bat) sarrera egiteko ostikoa (hortik izena) da pausoa.

Elkarren segidan egiten diren "Ostiko" eta "artasi" (hala izendatzen ditu) bi mugimenduen artean, Durangaldeko Dantzari Dantzetan ezker hanka altxatzeko modu klasikoa osatzen da.

Beste dantza batzuetan ere egiten da, esate baterako, Aurreskuari dagozkion batzuetan, batez ere Bizkaian. Jose Luis Etxebarriak horrela deskribatzen du Dantzari Dantzaren banakoan egiten den pausu hori:

"Aipatu bira egin ostean, hau da, amaitzen den une berean, salto txiki bat egiten da, hobeto esatera jauzi sumagaitz bat, eskuineko oina bermatuz eroriz, beranduago, hots, kortxea batek irauten duen denboran, ezker oina bermatzen delarik. Azken oin hori bermatzean, hots, ezkerra, orduan eskuin oina aurrerantz eramaten da aurrean eta zoruaren mailan dagoen zerbaiti ostikada emateko bezala, modu horretan ematen da ostikoa eta, horrela, dantzaria prest dago artaziaren (artasi) mugimendua egiteko".

Pausu osoa (ostiko eta artasiaren arteko konbinazioa) Artasi izendatu izan da Bilboko dantzarien artean eta egileak berak ere horrela aipatzen du. Aitzitik, Durangaldean, tradizionalki dantza gorde den ingurunean, bertako Dantzari Dantzan ohikoa den pauso horri Puntepioa esaten zaio.

  • ETXEBARRIA y GOIRI, José Luis de. Danzas de Vizcaya. La Editorial Vizcaína. Bilbo, 1969.
  • PAUSOZ PAUSO. Iurretako Dantzari Dantza. [DVD] EDB eta Iurretako Mikel Deuna Dantza taldea. Bilbo, 2009.