Dantza

Loinazko San Martin Ezpata-Dantza

Ezpata-dantza Loinatz jaietako astelehenean dantzatzen da (Loinatz bigarrena esaten zaio egun honi). Igokunde egunak ematen du data zehatza. Beraz, hilabete barruan egunak zenbakia aldatzen badu ere, gehienetan maiatzean suertatzen da.

Grupo

Dantzariak udaletxe aurrean elkartzen dira goizean eta udal segizioarekin batera santuaren bila joaten dira Andre Mari parrokiara. San Martinen irudia elizatik ateratakoan dantzatzen dira lehen aldiz. San Martinen basilikaraino laguntzen diote prozesioan eta bertan dantzatzen dira beste bi bider, meza aurretik eta ondoren. Eguerdian parrokiara itzultzerakoan egiten da azken saioa. Ezpata-dantzarekin lotuta eta jarraian doinu bera erabiliz, herriko bandera dantzatzen du Kofradiaren "banderazaleak" santua agurtzeko.