Kontzeptua

La Salle Gipuzkoan

Ehun urtean zehar Anaiek bi une kritiko izan zituzten: lehenengoa Donostiako San Bernardo Ikastetxea ateak itxi zituenean eta bigarrena, 1968tik 1978ra, II. Vatikano Kontzilio egin zutenean. Donostiako San Bernardo Ikastetxeak itxi zuenean Gipuzkoan La Salleren heldutasun aldi bat interpreta daiteke. Une kritikoa izan zen Anaia gipuzkoarrek arduradun guztiak hartu behar zituztelako, baina beste aldetik, Anaia gipuzkoarrak oso pozik zeuden erronka hartan aurrean. Haiek bazekiten ahalegin handiak egin behar zituztela, baina bazekiten ere etorkizuna itxaropentsua zela. Hala ere, ezin dugu ahaztu nolakoa izan zen garai hura. Errepublikanoek Espainiako gobernua kontrolatzen zuten eta 1933an Kongregazio Erlijiosoen Legea indarrean jarri zuten institutu erlijiosoetarako aurkako legea.

Beste krisia, luzeagoa eta konplexuagoa, ondorengo urteetan gertatu zena aurreratu zuen, batez ere 70. hamarkadan. Zentro batzuk 40-50 urteetan sortu zituzten, baina haietako gehienak desagertu dira, batez ere 1970eko legea onartu ezin zutelako.

Aldaketa guzti hauek testuinguru zehatz batean gertatu ziren, bai Gipuzkoa baita lasalianotar institutuan ere. Garai hartan Gipuzkoan eta arlo guztietan, politikan, kulturalean, sozialean, ekonomikoan,... gertaera desberdinak gertatzen ari ziren. Bestalde, Anaiek hausnarketa sakon bat egiten ari ziren II. Vatikanoa Kontzilioaren ondoren. Egoera honek, barrukoa eta kanpokoa, eragin handia izan zuen Anaiengan eta, ondorioz, ikastetxeengan.