Kontzeptua

La Salle Gipuzkoan

Bigarren zutabeari dagokionez, ikasleari, egin dugun ikerketa ez da erraza, zeren eta alderdi batzuk betetzen dute arlo hau, esate baterako irakaskuntza mailak, zentroen ereduak, curriculum eskolarra, eskolaz kanpo jarduerak, kokatuta zeuden tokian herrien eskola beharrak, matrikularen eta asistentziaren datuak,... Baina beste alderdi batzuk ere ikertu egin behar dira, hau da, ikasleriaren jatorri geografikoak, lanbide heziketan eskolak bete zituen funtzioak, eta, zergatik ez, La Salle kongregazio erlijiosoa bat zen eta, nola ez, ikasleriaren bokazioen bila beti izan da.

Zentroen garapena begiratzen badugu oso argi ikusten da gertatu zena mendearen hasieratik laurogeigarren hamarkadara arte, alegia, une onenean ia bederatzi mila matrikulatuak izan zituen La Sallek. Jarraian, eta ia gaur egun arte, ikasleriaren jaistera nabarmena izan da, eta ikerketa bukatu genuenean bost mila eta bostehun ikasle besterik ez ziren. Beste jaistera bat Gerra Zibilaren garaian izan zen. Une hartan ikasleen kopuruak seiehun ikasle galdu zituen, baina jaitsiera hura puntuala izan zen zeren eta une hartatik laurogei hamarkadara arte hazkundea iraunkorra izan zen. Gainera 1974tik neskak La Salle ikastetxetan ikasten hasi ziren.

Ikasleriaren eboluzioaren ikerketak zentroetan ikasten zena kontuan izango du. Hau da, 1901ean Garcia Alix-ek eta Romanones-ek heziketa-erreformak indarrena jarri zituzten. Garai hartan nahitaezko eskolaratzeko adina sei urtetatik hamabi urtetara zen. Primo de Rivera-ren diktaduran bi urte gehiago irauten zituen, hamalau urte arte, frankismoaren garaian berriro jaitsi zuten adina, hamabi urtera arte, baina nahiz eta frankismoaren garaian oraindik izan, 1970ean, "Ley General de Educación y Financiamiento de la Reforma Educativa"-rekin berriro 14 urterekin ikasleek derrigorrezko ikasketak bukatzen zituzten eta 1990ean, LOGSE-rekin hamasei urterekin egiten zuten. Ikusten dugunez, ikasleen nahitaezko eskolaratzeko adinari buruz hitz egiten dugunean, ezin dugu "taula rasa" egin.

Garai bakoitzak ere bere mailak izan ditu. Hori dela eta, Haur Hezkuntza edo Aurre-eskola hiru urteetatik sei urteetara zihoan. Lehenengo Hezkuntza sei urtetatik hamabi urtetara, baina Ruiz Giménez-ek, 1953an, erreforma egin zuenean, "Oinarrizko Batxilergoa" sortu zuen eta honek eta Lehenengo Hezkuntzak, adin haiek partekatzen zituzten. Bigarren Hezkuntza hamabi urteekin hasten zen eta hemezortziekin bukatzen zen. Bukatzeko eta Lanbide Heziketaren ikasleari buruz, egoera konplexuagoa zen, 1924 urtera arte Lanbide Heziketak legegintzarik ez zeukalako. Ordea, une hartatik Lanbide Heziketak aldaketa nabariak izan zituen eta hamar urtetatik hogei urtetara egin zitekeen.

Lanean zehar egiaztatu ahal izan dugu ikastetxe bakoitzak izan zuen arrakasta.Bukatu bezain laster ikasleek lortzen zituzten lanpostuak, ikastetxe zehatz batzuetako enpresariek eskatzen zituzten ikasleak edo matrikula mantentzeko jartzen zituzten mugak, arrakasta eskolarra oso ondo islatzen dute. Ordea, arrakasta hori beste era batera neur zitekeen: behar sozialetarako ikasketen egokitzea, hau da, enpresa eta lantegi askok eskaera zehatz bat eskatzen zuten eta La Salleko zentroek eskaera horri erantzun bat ematen zioten. Horretarako zentro horien ikasketak behar sozialetara moldatzen ziren. Egoera hau, batez ere, lehenengo garaian gertatzen zen. Gero, heziketa erreformak iritsi zirenean, hirurogeita hamarren eta laurogeita hamarren hamarkadetan, egoera zaildu zen.

La Salleko ikastetxeek irakaskuntza prozesuak hobetzen saiatzen ziren eta testuinguru horretan, ikastetxe guztietan eraman zituzten jarduera guztiak, beste indikatibo bat izan ziren. Hau da, sarrera azterketak, azterketa-mota desberdinak, lan eskolarraren jarraipena, epai-mahaiak, udako ikastaroak, eta abar jarduera bereziak ziren zeintzuk ikasleen arreta mantentzen zuten. Horrekin eta diziplina eta ordena geletan mantentzen zutenarekin, ikastetxe haietako irudi bat dakarkigu. Berriz, jarduera guzti horiek ez ziren bakarrak. La Salle ikastetxetan ikusi dugun bezala eskola kanpoko jarduerak ere existitzen ziren, bidaiak, erlijioso eta kultural bisitak, kirol ekintzak, edo aisiaren jarduerak, zeintzuk ikasleriaren bizitza betetzen zuen.

Beste aldetik, La Salleko zentroak erlijiosoak ziren, beraz, zentro hauetan arreta handia jartzen zieten bokazioei eta erlijioso jai guztiak ospatzen zituzten, hau da, ekainean San Juan Bautista de La Salle, maiatzean Andre Mariari denbora osoa eskaintzen zioten, Aste Santuan eta Eguberrian ekitaldi guztietan parte hartzen zuten Anaiek eta ikasleek,... Ariketa espiritualak eta beste ospakizun erlijioso batzuk zeuden gai-zerrendan, baina laurogeita hamarkadatik holako ospakizunak desagertzen hasi ziren eta beste ekitaldi hausnargarriak, erlijioaren jarrera bizitzaren aurrean, hain zuzen ere, garatzen hasi ziren. Bokazioei buruz, zentro batzuk espezialistak ziren ikasleak errekrutatzeko, ordea, beste zentro batzuek bokazio gutxi izan zuten.

Anaien zeregina ikaslerekiko harremanetan oso zabala izan zen eta aukera akademikoetatik gazte, erlijioso edo apostolutza elkarteetara iristen zen, baina, gainera, beste jarduera batzuk ere, kirol ekintzak, mendizaleak, edo aisiarenak, partekatzen zituzten.