Kontzeptua

La Salle Gipuzkoan

Irakaslearen zereginak hirugarren zutabea betetzen du. Irakasleriaren eboluzioak, XX. mendean zehar gertatu zena eta Anaiek izan dituzte ezaugarri eta jarrerak, oso ondo islatzen du. Lehenengo jarrera irakasle-hazkunde jarraitua da. La Salle Gipuzkoara etorri zenean, Zarautzera eta Azkoitira, hain zuzen ere, hogeita bi irakasle izan zituen, ordea, 2006an 445 irakasle zituen, Anaiak eta irakasle, neskak eta mutilak, laikoak. Hauetako hazkundea garrantzitsuena izan da historian zehar, batez ere neskena. Neska-ikasleak ikasten hasi ziren 1974ean eta haiekin batera neska-irakasleak La Salle ikastetxeetan sartu ziren. Lehenengo andereñoak 1970ean sartu ziren, baina esaten dugun bezala, benetako hazkundea 1975ean hasi zen. Fenomeno honek bi arrazoi ditu, alde batetik neska-ikasleen matrikula izugarrizko arrakasta izan zuelako eta, beste aldetik, Gipuzkoan irakasleriaren feminizazioaren gertatu zen fenomenoa, batez ere lehenengo mailetan. Ordea, irakasleri honen iristea ez zen Anaien gustukoa; Anaiek ez zituzten emakumeak gustura hartzen, baina hezitzaile eta sozial baldintzek Anaiei erabaki hau hartzeko behartu zieten.

Beste jarrera Anaien jaitsiera izan zen eta testuinguru horretan hiru ziklo ikusten dira: Anaiak iritsi zirenetik 1928ra arte, noiz hazkundea etengabea izan zen, baina dakigunez, Anai asko arrazoi batetik edo bestetik Frantziara bueltatu ziren. Bigarren zikloa Gerra Zibila bukatu zenetik 1977ra arte kokatuko dugu. Ziklo honetan Anaiak une onenak bizi ziren. Hain zuzen ere, 1966tik 1976ra 125 Anai izan ziren Gipuzkoan, eta hirugarren zikloa 1978an hasi zen, non jaitsiera nabarmena ikusten den.

Hau esanda, irakaslerian hiru eredu aurki ditzakegu: lehenengoan irakasleriaren ezaugarriak oso antzekoak ziren, oso homogeneoa zen eta irakaskuntza Anaien menpe zegoelako esan dezakegu. Eredu hau 1904ean hasi zen eta hirurogeigarren hamarkadan bukatu zen. Bigarren zikloan irakasleri laikoa hasi zen La Salle ikastetxeetan eta Anaien, maisuen eta andereñoen presentzia oso orekatua zen. Eredu hau hirurogeita hamargarren eta laurogeita hamargarren hamarkadetan gertatu zen.

Hirugarren eredua 90. hamarkadan hasi zen eta gaur egun arte mantendu da. Eredu honek irakasleri femeninoaren hazkundeak izan du, mutilen portzentajea mantendu da eta Anaien presentziak nabarmen jaitsiera pairatu du.