Kontzeptua

La Salle Gipuzkoan

Aipatu dugun bezala La Salle eraikinak hiru zutabe zituen eta hau da lehengoa: zentro hezitzaileak. Hauek alderdi asko zituzten: agente sustatzaileak, eskaintza hezitzailea, eskola-eraikuntzak, zentroen hasiera emateak, testuinguru sozialak, gurasoen elkarteak eta abar.

Ehun urtean zehar 22 zentro ireki zituzten, eta gaur egun, 10 irekita daude. Haietako batzuek doakoa izatea mantendu zuten, esate baterako Los Angeles, San Luis eta San Ignacio, zeintzuk San Bernardoren menpe izan ziren, beranduago independizatu ziren arren. Gauza bera Irungo San Martzialekin gertatu zen. Honek bi eskola doakoak mantendu zituzten: Los Angeles Custodios eta Cincuentenario. Gaur egun irekita dauden ikastetxe gehienak lehenengo garaian sortu zituzten, Gerra Zibila baino lehen. Ondorengoak dira: Andoain, Beasain, Irun, Donostia, Zarautz eta Zumarraga. Besteak bigarren garaian ireki zituzten. Itxi zuten zentroak egoeraren arabera egin zuten. Bakoitzak bere arrazoiak zituen ixteko eta arrazoi horiek barrukoak edo kanpokoak ziren. Esate baterako, 70. hamarkadan itxi zutenek, erreforma hezitzaileak eskatzen zizkien eskaera berriak, ezin zituzten bete. Ordea, beste zentro batzuek, lehenengo garaian, beste arrazoi batzuk izan zituzten, adibidez, Anaiak I. Gerra Mundiala joan behar ziren edo udalekin arazoak zituztelako edo arazoak apaiz-parrokoekin zituztelako.

Zentroen sormenean beste alderdi garrantzitsu bat ziren agente sustatzaileak. Zentzu honetan, urtean zehar aldaketa nabarmena ikus daiteke. Lehenengo garaian, apaiz-parrokoa zen udaletxearen eta Anaien arteko bitartekari bezala jokatzen zuena. Bigarren garaian udalek, enpresariek, fundazioek edo gurasoen elkarteek Anaiekin kontaktuak ezartzen zituzten Anaiek eskolak arduratzeko. Momentu honetan finantziazio iturriak desberdinak ziren eta urterekin eta zentroen ereduaren arabera aldatzen ziren. Hasieran finantziazio iturriak gurasoak, udalak, patronatuak, fundazioak ziren, jarraian Hezkuntza Ministerioa eta azken urteotan Eusko Jaurlaritza. Kontu honetan ezin dugu ahaztu eskolar-eraikuntzak, zentroen mantentzea eta beste eraikinen sormena, zein konstante bat izango zen urte guztian zehar.

Zentro hauen oinarria eskola-eskaintzan zegoen. Bakoitzak berea zuen eta hau tamainan eta kopuruan mendean zegoen. Zentro guztiek Lehenengo Hezkuntzari lehentasuna eman zioten, Anaiei maila hau asko gustatzen zaielako. Zerbait antzekoa Lanbide heziketarekin gertatu zen. Lanbide Heziketa ia zentro guztietan irakasten zen, nahiz eta era desberdinean, hau da, batzuetan irakaskuntza industriala zen, beste batzuetan merkataritza edo beste batzuetan helduen heziketa edo lanbide-hasiera. Hain zuzen ere, San Bernardo ospetsuan merkataritzak izugarrizko arrakasta izan zuen. Ordea, Bigarren Hezkuntzari ez zioten arreta handirik eskaini eta are gehiago, zentro batzuetan erresistentzia nabarmena eskaini zioten.

La Salle-ren beste ezaugarri bat euskararekiko jarrera izan zen. Historian zehar euskararen alde izan da zirkunstantziek posible egiten zuten neurrian. Lehenengo garaian klase batzuk euskaraz ematen zituzten eta, beste aldetik, liburu eskolarrak euskaraz idazten zituzten. Jarrera honek arazo batzuk udaleko autoritatearekin sortu zituen, autoritateek Anaien jarrera euskararekiko onartzen ez zutelako, hau da, bere euskararen aurreko posizio gehiegizkoagatik. Bigarren garaian katekismoa euskaraz irakasten zuten eta, dakigunez, garai hartan ez oso arrunta, baina hirurogei hamarkadan irakaskuntza euskaraz ematen hasi ziren eta horretarako Anaien eta irakasleen ahalegin handiak izan ziren. Berriz, Anaiei eta irakasleei ahalegin horiek ez zaizkie gehiegi inporta eta euskara ikasi zuten ikastetxeetan irakasteko.

Jakiteko non kokatzen diren La Salleren zentroak, Gipuzkoako mapa bat hartu behar da eta trenbideak jarraitu behar dira. Zentroen ibilbidea Irunen hasten zen eta Eibarren kostatik edo Zumarragan barnetik bukatzen zen. Ibilbidea kostatik hasten bagara, Irunen San Marcial zegoen, Usurbil, Zarautz, Elgoibar eta Eibar -ibilbidea egiten zuen Vascongado trenak-, eta barnetik egiten badugu, Irunen zegoen "hasiera" eta Donostia, Andoain, Ordizia, Beasain eta Zumarraga-Legazpitik trena zihoan. Zergatik Anaiek aukeratzen zituzten herri hauek? Ba, arrazoiak desberdinak dira, baina Anaiek egin zutena beste kongregazio erlijiosoek ere egin zuten Frantziatik iritsi zirenean. Egia esan, herri hauek izugarrizko hazkunde demografikoa pairatu zuten garai hartan, bestalde trena garraio erabilgarriena zen eta, bide batez, herri batzuk beste batzuekin lotzen zituen eta Anai Ikuskatzailea arazorik gabe joaten zen leku batetik bestera.