Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

2004aren hasieran, Eusko Ikaskuntzak Garapen Iraunkorrari buruzko Jakintza-arlo aniztun Egitasmo Berezi bat abiarazi zuen. Horretarako, Garapen Iraunkorrari buruzko ondoren adierazten diren esparruetan azterketa erabat zehatza egin zuten sei lantalde sortu ziren:

  1. Antolaketa eta Lurraldearen eta bere baliabideen Kudeaketa
  2. Garapen Iraunkorraren Gizarte-Dimentsioa
  3. Enpresa dinamismoa
  4. Ekonomia eta Fiskalitatea
  5. Energia
  6. Garraioa

Berrehun pertsona ingururen partaidetzarekin, sei lantaldeok oldozmen-xede bezala, lehendabiziko une baten, bi itaun hauek egin zituzten: Zer gertatzen ari da ? eta zertan eragiten digu ? Diagnosia hau izan zen "Garapen Iraunkorra-IT. etorkizuna = Desarrollo Sostenible-IT. el futuro = Développement Durable-IT. le future" izenburupean azaroaren 29 eta 30ean eta abenduaren 1ean Bilbon ospatutako Eusko Ikaskuntzen XVI. Kongresuari egin zitzaion bere ekarpena.

Ildo horretatik, Eusko Ikaskuntzen XVI. Kongresuak 2004an hasi eta egungo gehikuntza sozioekonomiko jasangaitzaren eredu eta bere ondorioekiko balorazio eta diagnosira zuzendutako prozesuan erdi mailako itua suposatu zuen.

Lehen ekitaldian mailarik goreneko adituengandik nazioarte-mailan ematen ari diren Garapen Iraunkorraren inguruko esperiantziarik garrantzitsuenak aurkeztu ziren. Bestalde, gorago adierazitako bi itaunei zegozkien erantzunak jakinaraztera eman zituzten Garapen Iraunkorrari buruzko Jakintza-arlo anitzeko Egitasmo Berezian lanean zetozen sei lan taldeen eguna ere izan zen. Arratsaldeko ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako hiru Sailek, Garapen Iraunkorra berari zegokion dimentsio geografikorik hurbilenean jarri zuten: Euskal Herria.

Zibilizazio modernoan kontsumo-interesgunerik handiena hiria dela gogoan hartuz, bigarren egunean Kongresuak egungo hiriaren arazoa eta esparru iraunkor bezala bere berrasmatzeari ekin zion. Antropologoak, soziologoak eta ingurugiroan aditu zirenek euren ikuspegiak arkitekto, hirigile eta lurraldearen antolaketarako teknikariekin egiaztatu zituzten. Hiri-plangintza, kontsumo iraunkorra edo etxebizitzen arazoa bezalako gaurkotasunezko gaiak hitzaldien muinean izan ziren.

Hirugarren eta azken ekitaldian Garapen Iraunkorraren aurrean administrazio publikoen zeregina aztertu zen. Halaber, iraunkortasunean teknologia berriak duten eraginari buruzko mahai-inguru interesgarria ospatu zen.

Kongresuak ezin zitzakeen guztion etorkizunari eragingo dioten erabakiak hartzean den parte hartzea bezalako hain garrantzitsua den arlo bati heldu gabe bere ateak itxi. Gai horri "El arte de pensar y decidir juntos" izena eman zitzaion.

Aldi berean, hirugarren ekitaldian Foro de la Juventud-Gazte Foroa ospatu zen. Euskal Herriko hiru unibertsitateetatik etorritako 200 bat gaztek garapenari buruzko ereduagatiko bere ikuspegi, ardura eta zalantzak azaltzerik izan zuten. Ekarpenok, Kongresuko Ondorioak aberastu egin zituzten, ondorengo zazpi atalotan sailkatuak izanik:

  1. Agortutako eredu sozioekonomiko baten funtsezkoak izango dira ekonomia berrorientazio batera eta egun aurrerabide eta hazkundeaz ulertzen dugunaren berdefinizioara egindako mugimenduak.
  2. Botere publikoen parte hartzea eta ongizate-kudeaketaren zerbitzurako fiskalitatea eta bizitza-kalitatea egoki eta beharrezkoak diren tresna politikoak dira.
  3. Hidrokarburoen seinale eta eredu engainagarriak gainditu beharra dugu eta Garapen Iraunkorrarekin Europar Batasunaren lidergoan erreferentzia izatearen aldeko apustua egin.
  4. Karbonoaren behe-kontsumoarekiko ekonomiarekin konprometitu; Hirigintzan, Lurralde-Antolaketan eta Garraioan Garapen Iraunkorrari buruzko irizpide eta oinarriak sartu; eta lehiakortasun-gakoz teknologia- eta giza-berrikuntza iraunkorra bultzatzea Garapen Iraunkorra- Euskal Herria Sistemaren helburu dira.
  5. Betetzeko:
    1. Sektore Publikoak bere politiketan Garapen Iraunkorra zeharkakotu eta lideratu egin beharko du; herritarren parte hartzea bizkortu; lurraldea, energia-erabilerak eta hidrokarburoen garestitzea epe luzera prezioetan internalizatu beharko du; eskakizunak kudeatu eta azpiegiturak planifikatu eta baita garraio-moduak ere; eta immigrazioaren gizarte-eragileak, demografiaren zahartzea eta enpleguaren urritasuna ere kudeatu egin beharko ditu.
    2. Enpresa Sektoreak bere kanpo-kostuak bereganatu eta inolako erretserbarik gabe, aukera eta negozio bezala, garapen iraunkor solidario eta errentagarri batera bideratutako buruzagi eta aurrendarien enpresa-kulturaren aldeko apustua egin beharko du.
    3. Gizarteak, oro har, bere baitan oldozmen sakon bat egin beharko du geure buruari eta baita aldaketa bati ere jarkitzen gatzaizkiola onartzeko eta dagokion bezala jardun, zentzuz eta aurrea hartuz.
  6. Lortuko ditugun emaitzak berdintasun-, ongizate- eta aurrerabide-maila handiago batzuk izango dira, eta lurralde-eredu iraunkorra.
  7. Azken ondorio bezala, Garapen Iraunkorra praktikan jartzea beharrezko eta derrigorrezko dela egiaztatzen da, guztiontzako aukera ezin hobea izateaz gain: Gobernu eta politikek/ Enpresa / eta Gizartea.

Azken laburpen bezala, Kongresuak "Etorkizuna geuk dagigu eta etorkizun hori gaur hasten da" gogoan hartu zuen.

Kongresuaren azkenean, Eusko Ikaskuntzak ekonomia- eta gizarte-erakundeekin, akademia-erakundeekin eta Administrazioekin joera-aldaketara bideratutako ahaleginak integratuz, Garapen Iraunkorra gizarteratzerakoan foro parte hartzaile eta erabat zabalen bitartez oldozmen estrategikoari buruzko bere prozesuaren hirugarren eta laugarren aldiari hasiera eman zion.

JAS