Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

Eusko Ikaskuntzen IX. Kongresuko programaren barruan, Eusko Ikaskuntzako Historia-Geografia Atalak "La situación de los archivos en el País Vasco" gaiari buruzko komunikazio bat aurkeztu zuen. Bertan, arazorik larrienak zirenei buruzko aipamena egiten zen eta arazo horien irtenbiderako iradokizunak eskaintzen ziren.

Edozein eratako ikerkuntzari ekiterakoan aztertutako gaia oinarrizko arlo bat zenaz ohartuz, Eusko Ikaskuntzak 1986ko urtean lurralde bakoitzeko artxibategien errolden argitalpenari ekin zion, ondoren liburutegienak jarraituz, eta azkenez, euskal museo guztien aipamena egitera zetorren liburuki bat argitaratuz.

Inguru honen baitan, X. Eusko Ikaskuntzen Kongresua 1987ko apirilaren 21etik 25era bitartean Pamplona-Iruñerako deialdia egin zen "Archivos, Bibliotecas y Museos = Artxiboak, Liburutegiak, Museoak" izenburupean.

Alde batetik, teknikoei gonbitea egin zitzaien eta baita erakundeetako ordezkari, ikertzaile, eta baita artxibategi, liburutegi eta museoetako zuzendariei ere beraien zeregin eta diseinua azter zezaten. Bestalde, Eusko Ikaskuntzako bazkideek aurkeztutako komunikazio askeez gain, antolatzaileek, beste erkidego batzuetan izandako esperientziak, abiarazitako egitasmoak eta beste arlo tekniko batzuk ezagutzera emateko era bezala, hamabi berezi agindu zituzten. Esandakoarekin batera, euskal lurraldeetariko bakoitzeko artxibategi, liburutegi eta museoei buruzko gaiaren egoera aurkeztu zen. Azkenean ere, hamabost adituk izenpetutako "Informe colectivo sobre archivos, bibliotecas y hemerotecas para la historia del nacionalismo vasco" izeneko txosten zehatz bat aurkeztu zen.

Batzarraldiak bukatzean ondorio bezalako batzuk ezagutzera eman ziren eta besteak beste honetarako deia egiten zen: "creación de un marco Jurídico-Legal en torno a los Archivos, Bibliotecas y Museos"; lurralde-administrazio desberdinen eta eurei zegozkien gobernuen arteko artikulazio eta koordinazio gehiago eskatzera zetorren; eta goi eta erdi mailako titulaziodun unibertsitate izaerako ikasgune baten instituzionalizazioa ere. Kongresua, era berean, hauxe eskatzera zetorren "a los Técnicos y Profesionales de Archivos, Bibliotecas y Museos a una inteligente y eficaz apertura al mundo de la teleinformática y las nuevas tecnologías" .

Eusko Ikaskuntzen X Kongresuak batzarkide askoren etorrera garrantzitsua izan zuen, zehatzago esateko 316, eta aurreko edizioekiko gaztetze nabarmena ekarriz, batzarkideen %90ak 35urtetik berakoak zirelako; emakumeen kopurua ea %70era iritsi zen.

JAS