Jaialdiak-Ekimenak

Eusko Ikaskuntzen Kongresua

Baionan ospatu zen 1954. urtean (uztaila-iraila). Hasiera-ekitaldia, Mathieu Monsinore Lehendakariak, Baionako Delay Alkateak eta Vilallonga Kondearen hitzaldiak eman zioten. Literatura-Atalean Pierre Laffitte eta Jesús María de Leizaola mintzatu ziren. Batzarraldietan zehar akademiko eta beste komunikatzaile jaun batzuen jakinarazpen kopuru handia irakurri zen. Euren artean Gorostiaga, Leizaola, Altube, Ibiñagabeitia, Mario A. Pei, Vicente de Amézaga, P. Juan Bta. de Zumárraga, Gabino Garriga eta Joaquín Gamboa aipatu ditzakegu.

Euskal antzerkiari buruzko atalak bere batzarrak Donibane Garazin (Behe Nafarroa) ospatu zituen. Veyrin, Morbieu, Lizarralde, Leizaola, Idieder, Legasse, Gachitegui eta A. Donostiak euren jakinarazpenak irakurtzeari ekin zioten. Monzonen Zurgin Zaharra, antzeztu egin zen. Batzarraldia Michel Laveguerie-k mahaiburutu zuen.

Historia eta Giza-Geografiari buruzko atalak bere batzarraldiak Baionan ospatu zituen. Irakurritako lanak Echecorena, Ibarra y Begé, Elso, Tillac, Elisseche, Echeberry, Urrutibehety, Castaignet, Souberbielle, Dop d'Argain, Etcheberry-Ainchart, Gransaunes eta Espil-enak izan ziren. Amerikatik igorritako idazlanen artean Jesús de Galindezen "Períodos y fechas cruciales en la historia vasca"; Isaac López Mendizábalen "Romanos, aquitanos, vascos y la mina de Arditurri en Oyarzun"; Bernardo Estornés Lasaren "Eneko Arista, fundador del Reino de Pamplona"; José M.ª de Gamboaren "Los fueros de Vizcaya y la tradición política de Occidente"; eta Ildefonso Gurruchagaren "Los orígenes del Reino de Pamplona y la segunda batalla de Roncesvalles" azaldu ziren.

Arte-atala, Ramiro de Arrueren lehendakaritzapean, Baionan batzartu zen. Baionako Udal Liburutegiko euskal jatorridun Mr. Jean Pierre Zuzendari argentinarrak bere "El pintor Mendilaharsou" komunikazioa irakurri zuen.

Nekazaritzari buruzko atala ere Baionan batzartu zen, berau Luis Dassanceren lehendakaritzapea. Dassance (d. Bernardo), ), Colmache, Fourcade, Errecart eta Bergouingnan-en idazlanak irakurri ziren. Euskal Idazleen atala Mr. Pierre Lafittek mahaiburutu zuen. Michel Labeguerie, Louis Dassance, Narbaitz kanonigoa, abbé Lafitte eta abbé Diharce jaunek osatutako batzorde bat eratu zen.

Hizkutza-Aldezpenerako Batzordea ere Lafitte jaunak mahaiburutu zuen. Baionako Museé Basquen batzartu zen.

Erlijio-atala Berrogain apaizak mahaiburutu zuen. PP. Labourdette, Harguindeguy, Etcheverry, Arotzena, Portarrieu eta Etcheverry, Eyheramendy, Lassague eta Etchegaray, Arellano eta Urrutibehety-ren komunikazioak irakurri ziren. Ameriketatik P. Mievaren "La obra de los betarramitas vascos en América del Sur", eta P. Gachiteguy-ren "Encuesta acerca de los vascos de América del Norte" idazlanak igorri ziren.

Museogintza-atala Jean Ithurriague irakasleak mahaiburutu zuen. Violet Alford eta Vanier emakumeen eta Tillac eta Ithurriague jaunen lanak ezagutzera eman ziren eta baita Manuel de Ynchaustiren "La sala de Expansión vasca del Museo de Baiona" Jean Ithurragueren "La vocación de los vascos para la emigración y la pesca de la ballena", eta Jesús M.ª de Leizaolaren "Tres grandes marinos vascos: Lakosa, Elkano y Urdaneta" idazlanek ere.

Euskal atzerriratze eta hedapen-atala P. Gachiteguyk mahaiburutu zuen. Harymbat eta Idieder AA.-en idazlanak irakurri ziren, eta baita Ithurriague, Legasse e Ithurriaren, "Los vascos en la Argentina" ere; gainontzeko komunikazioak Víctor de Elguezábal, Miguel Cristóbal, José M.ª Bengoa eta Michel Iriart jaunen "euskaldunak Ameriketan" gaiari buruzkoak izan ziren.

Historiaurrea eta Etnologia-atal Jose Miguel de Barandiaran jaunak mahaiburutu zuen. Beraren komunikazio batez gain Georges Laplace Jauretche, Tillac, Arin, Balerdi eta Aguirreren idazlanak irakurri ziren.

Toponimia-atala Vilallonga Kondeak mahaiburutu zuen. Aurkeztutako komunikazioen egileak Pegorrier, Lafón, Mitxelena, Tournier, Altube, Gavel, López de Guereñu eta Jean Pierre jaunek izan ziren.

Bibliografia-atala Jon Bilbao jaunak mahaiburutu zuen.

Medikuntza-atala "Patología médica propia de la raza vasca"z jardun zuen Alejandro Camino jaunak mahaiburutua izan zen. Beste gainerako komunikazioak Minier, Richart eta Larroulet jaunenak ziren. Beste komunikazio asko jasotako lehendabizikoei gehituz joan ziren, bakoitzaren xehetasunak Boletín Americano de Estudios Vascos ikus daitezkeela, 1954 (pp. 234-23g).

BEL