Dantza

Billantziko txiki

Baztango mutil-dantza.

Izen honekin Maurizio Elizaldek eta Aita Donostiak ematen digute. Aldiz, Zalduak bere eskuizkribuan esaten digu:

"BILLANTZIKOaren" segidan (...) etenik gabe ondoko 2 "mutildantzak" dantzatzen ziren eta deskribatzen diren hurrenkeran. Biak Jose de Telletxea Erratzuko txistulariarengandik izan dira jasoak." (Jordá, 1973; 579-580)

Eta gaur egun Billantziko txiki bezala ezagutzen dugun mutildantza deskribatzen digu, bainan bere itzulia edo aldaerarik gabe. Zalduak ez du itzulia biltzen. Maurizio Elizaldek, aldiz, biltzen eta transmititzen du Billantziko txikiren aldaera bezala, egun Billantziko zaharra izenarekin ezagutzen dugun zatia.

Billantziko txiki (Billantziko zaharrarekin ala gabe) ez da bakarrik dantzatzen den mutildantza. Jose Telletxearen tradizioan ikusi dugu nola Billantziko eta Hiru puntukoaren ondoren dantzatzen zen, eta nº2 izendatzen duenaren aitzinetik (Zahar dantza dena).

Gaur egun Billantziko Txikik Billantziko zaharra biltzen du eta segidan eta etenik gabe Zahar dantza eta Mandozaharrarena dantzatzen ohi dira. Izan ere, 1971ko grabazioan Maurizio Elizaldek "Billantziko txiki edo Billantziko zaharraz" mintzatuko zaigu, dantza bat dela iradokiz.

  • AZKUE, R.M.. Cancionero Popular Vasco. Bilbao: Gran Enciclopedia Vasca, 1968.
  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581 or.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.