Aita, errege eskribaua, Tomasek lau urte zituenean hil zen. 13 urterekin Idiazabalera joan zen Pedro José de Urreta eskribauarekin aitaren lanbidea ikastera, eta 1804an Iruñean jarraitu zituen ikasketak, Javier Ollo bere emazte Pancraciaren aita eta Elizako Auzitegiko prokuradorearen bulegoan.