Militarrak

Zumalakarregi, Tomas (1788-1835)

Orduan, mailegu garrantzitsu batek huts egin ondoren, goi aginte politiko karlistek Bilbo bereganatzeko erabakia hartu zuten. Helburua nazioartean oihartzun handia izan zezakeen ekintza egitea izan zen. Erabakiarekin bat etorri ez arren (berak Madril konkistatu nahi zuen), 1835eko ekainaren 10ean, denborarik galdu gabe, Zumalakarregik Lutxana, Banderas, Abando eta Deustu hartu zituen, Miravilla eta Morroko gainez gain. Hilaren 12an hiribildua inguratu zuen eta, biharamunean, setioa hasiko zen.