Pintoreak

Zuloaga Zabaleta, Ignacio

Bergarako Seminarioan egin zituen lehen ikasketak. Aita desmakinatu, arkitektura edo ingeniaritza lanetan aritu zen eta semeak ere lanbide hori izatea nahi zuen; dena den, semeak pintore deiera zuen eta, grina horri jarraiki, Madrilera joan zen Prado Museoan kopiak egiteko asmoz (gogoko zituen Velazquez, El Greco, etab.). 17 urte zituela Erakusketa Nazionalean Un sacerdote rezando en una habitación antigua izeneko olio-pintura aurkeztu zuen. 18 urterekin Erromara egin zuen. Ordurako antzinako arteak erakartzen zuen, nahiz eta berezko seta goiztiarra izan berak. Handik Parisera egin zuen jauzi, kezka berriz astindutako artisten topagunera. Han, pintore txiroaren bizimodu buhamea eman zuen ezinbestean, Palette Akademian aritu zen bitartean. Gauguin, Pablo Uranga eta Santiago Rusiñol ezagutu zituen. Urtebetera erakusketa bat eman zuen Gauguin, Van Gogh eta Toulousse-Lautrec entzutetsuekin batera. Bilbo bisitatu zuen eta han, beste batzuekin batera, El Escritorio elkartea sortu zuen eta hartako hormetako bat pintatu zuen gaitzat Amanecer hartuta. 1892an, 22 urte zituelarik, St Louis uhartea izan zuen bizileku (Quai Bourbon). Han Rusiñol (harentzat bi Greco topatu zituen), Utrillo eta Jorda izan zituen adiskide.