Jaialdiak-Ekimenak

Xabierraldia

Xabierraldian lotura komunitario, berdintasunezko, zuzena edo arrazoizkoa, eta existentziala nabarmentzen dira (Recondo, 1975:15). Horri, Nafarroako geografian barna oinez egiten den iniziaziozko errituaren indar emozionala gehitu behar zaio.

Para sentirte navarro
ven con nosotros a Javier.
Nada hay más grande en Navarra
que el castillo de Javier.
A Javier van los caminos
para abrir la primavera,
y en javieradas de gracia
florece Navarra entera.

Horrela dio Valeriano Ordoñez apaizak idatzitako abesti batek, Iruñako izeneko musika-taldeak interpretatzen duena.

Nafarroako eskualde guztietatik abiatzen dira Xabierrera iristen diren bideak. Dena den, Iruñeko arroatik eta Erriberatik abiatzen diren bi ibilbideak nabarmentzen dira (erromes kopurua aintzat hartuta). Azkenik, bide guztiek Zangozan bat egiten dute. Hortik aurrera Xabierrera dauden 8 kilometroetan zehar luzatzen den Guruzpide bat abiatzen da (Porcal, 2006:114).

Bidaia sakratu horrek izaera terapeutikoa du, eraldatzailea (Beriain, 1998). Erromesaldian zehar oinezkoak estatus eta rol aldetik dituen mugak nahiz eguneroko bizimoduko betekizunak ahaztu egiten ditu, eta denbora historikoa (...) alde batera uzten du irudizko denboran barneratzeko, non erreinuaren jatorriarekin lotzen diren arketipo mistikoak (jainkotasunak, santuak, profetak, etab.) agertzen baitira.

Horrela, odolean, hizkuntzan edo arrazan oinarritzen diren bestelako nortasun eta nazionalismo modernoetan ez bezala, Xabierraldian sinesmen eta sentimenduen komunitate bat sortzen da, sozialki Santu handiaren espirituaren itzalean eraiki direnak. Ildo horretatik, nazionalismo mistiko bat aipa daiteke (Beriain, 1998:88), Frantzisko Xabierren irudian ardazten dena.

Laburbilduz, Xabierraldiaren penitentziazko errituala, aldi berean, nafartasun modernoaren berrespena da. Hala ere, gaiari erreparatuz gero, erritual hori modernoaren aurkakoa da; izan ere, sakratutasuna galdutako mundu modernoaren oinarriak sostengatzen dituen egitura sozialen aurkako kritika da (Beriain, 1998). Horri dagokionez, xabierraldietan erdi aroko erreinuaren jatorrian ageri zen dikotomia nabarmentzen da, sinbolikoki bada ere: Kristo Islamaren gainetik eta debozio kristau tradizionala bide modernoari darion sekularizazioaren gainetik.