Sendagileak

Wilkinson, Henry

Kristinoen alde 1835tik 1837ra bitartean lehen guda karlistan parte hartu zuen Sir Lacy Evansen agintaritzapeko Britainiar Legioko medikua.

1835eko ekainean erroldatu zen 5. Errejimenduko zirujau bezala eta geroago eskoziar Granadarietara bidali zuten eta, 1837ko martxotik aurrera British Legion izenekoaren Estatu Nagusira. Baskonian izan zuen bere egotaldiaren emaitza bezala Londresen 1838an argitaratutako bere Sketches of Scenery in the Basque Provinces of Spain izeneko liburua izan zen. Euskal lurretatik zehar berak izan zuen bizipenaren kontakizun interesgarri bat da, eta hainbat herriren ikuspegi azaltzen ditu, euskal doinuen musika partituren argazki eta espainiar guda taldeetan entzundako gaiak dituena.

Lana Donostian 1976an argitaratu zen, gazteleraz, Manuel Laborderen Apuntes paisajísticos de las provincias vascas de España con una selección de música nacional adaptada para piano y guitarra... jatorrizko batetan oinarrituz. Itzulpena, sarrera eta ikerketa Julio Cesar Santoyo eta Jose Miguel Santamariaren ardurapean izan ziren eta musika-oharrak Javier Bello-Porturen ardurapean.