Ingeniariak

Laborde Werlinden, Manuel

Industria-ingeniaria eta publizista. Tolosan jaio zen 1899ko abenduaren 29an eta Donostian hil zen 1993ko maiatzaren 12an.

1923an Beasaingo Tren-Konpainia Laguntzailean sartu zen, laborategi, galdaketa, altzairuzko labe eta errodajeen ijezketa sailetako buruzagitza teknikoaz arduratuz. 1926an, Andoainen ebaketa-erremintak egiten zituen familia-enpresa bateko zuzendari gerente izan zen. Urte batzuk geroago, Metal Gogorreko fabrika bateko administrazio-kontseiluko kide izan zen, eta baita Villabonan makina-erremintak egiten dituen beste fabrika bateko kide ere.

1963an Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko Teknologia Nuklearra saileko batzorde exekutiboko kide izendatu zuten. 1969tik, Ikerketa Geologikoen Lucas Mallada Institutuko Kontseilu Teknikoko kidea da.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide ere izendatu zuten, eta Aranzadi Natur Zientzien Taldeko bazkide sortzaile ere izan zen. Geologia, meatzaritza, historiaurrea eta etnologia sailetan aritu zen elkarlanean. Bi trikuharri, hamalau disko-formako hilarri eta Marizuloko historiaurreko kobazuloa aurkitu izana zor zaio. Eusko Ikaskuntzako Fisika, Kimika eta Matematika Zientzien Saileko lehendakaria ere izan zen (1978-1980), 1988an Eusko Ikaskuntzaren "Manuel Lekuona" saria eman zioten.

Munibe, Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País eta beste aldizkari batzuetako kolaboratzailea. Era berean, Euskaldunak izeneko lanean ere parte hartu zuen. La Etnia Vasca, Donostia 1979.