Unibertsitateak

Udako Euskal Unibertsitatea

UEUren oinarria soziala da, hau da, bazkidez osatzen da. Une honetan 1.100 bazkide baino gehiago ditu Euskal Herrian nahiz kanpoan. Bazkide hauek gutxienez urtean behin Batzar Nagusian onartzen dute aurreko urtean egindako lana eta hurrengo urteko egitasmoa.

Batzar Nagusia UEUren organo gorena da eta berari dagokio Talde Eragileko kudeaketa onartzea eta bertako partaideak aukeratzea.

Zuzendaritza da Elkartearen organo eragile nagusia. Urteko kudeaketaren erantzukizuna eta ardura berea da. Talde Eragileko kideak borondatezkoak dira, eta Batzar Nagusiak aukeratzen ditu lau urtetik behin.

Talde Eragileko burua Zuzendaria da, kargua borondatezkoa izanik, Batzar Nagusiak lau urtetako eperako onartzen du.

Bazkideak UEUk dituen 27 sailetan banatzen dira. Sail bakoitzak jakintza-alor batean autonomiaz lan egiten duelarik. Honakoak dira jakintza alorretan oinarrituriko sailak: Antropologia; Antzerkilaritza; Arkitektura; Artea; Bertsolaritza; Ekonomia; Filosofia; Fisika; Glotodidaktika; Historia; Hizkuntzalaritza; Informatika; Itzulpengintza; Kazetaritza; Kimika; Klimatologia eta Meteorologia; Literatura; Matematika; Musika; Natura Zientziak; Osasuna; Pedagogia; Psikologia; Sexologia; Soziolinguistika; Soziologia eta Zuzenbidea.

Sailak, UEUren Idazkaritzarekin batera ikastaroak, jardunaldiak, liburuak, etab. antolatzeaz arduratzen dira. Batzar Nagusiak onartutako egitasmoa teknikoki aurrera ateratzeko ardura Idazkaritzarena da.

UEUri buruzko prentsa-oharrak, ekitaldi-agenda, argazkiak, logotipoak eta beste hainbat informazio web orriko prentsa-bulegoan aurki daitezke. Honela, idazkaritza birtuala ere badu UEUk, non ikastaro, jardunaldi, gradu eta graduondoko nahiz udako ikastaroei buruzko informazioa jaso daitekeen.