Lexikoa

TXISTORRA

Hesteki freskoaren euskal izena, lukainka baino diametro meheagokoa, gatza, piperrauts eta baratxuriz maneatutako, urdaia eta okelaz, gehien bat txerrikia, beteta dago. Euskal Herrian betikoa da nahiz eta euskal sukaldaritzaren hedadurarekin bere izena ezaguna egin den beste leku batzuetan ere. Donostian ohikoa da abenduaren 21ean jatea, San Tomaseko ferian.