Penintsulako Iparraldeko eta Mendebaldeko Pirinioetako Solutre aldiko kulturek elkarri lotuak dirudite; izan ere, uste denez, azken honek elementu kultural batzuk jaso zituen, ez Erdialdeko Frantziatik, baizik eta Pirinioz beste aldeko iberiar jendearengandik. Alde horretatik, hegoaldeko Euskal Herria interes bereziko eremu gisa ageri da ustezko harreman-korronte horiek ezagutzeko. Izan ere, «Isturitz garai hauetan Bolinkobatik, Santimamiñetik edo Ermittiatik hurbilago dagoela Frantziako Pirinioetako beste aztarnategietatik baino» dirudienez, Smithek ( 1966: 333) planteatu zuen ea Isturitz har daitekeen Pirinioetako itsasertz kantauriarreko aurrelari-postutzat («zaintzailea»). Hain zuzen ere, Solutre aldiko ezaugarri diren pieza okarek eskualde bien arteko balizko kultur harremanei adibide esanguratsuak eskaintzen dizkiete: horixe gertatzen da batez ere Kantabriako aztarnategietan agertzen diren ahur oineko puntekin, Isturitzen “bidez” Frantziako Pirinioetan adibide bikainak eskaintzen dituztenak. Beste noizbait esan bezala, ukitu lau estalgarriz (edo lamelarrez) landutako tresna horien berezko tipologiak bideratu ditu Solutre aldiko kulturaren barne-sailkapen gehienak. Pieza horiek “ehiza-punten” funtzioak betetzen zituztela, eta, horregatik, haien oinen forma desberdinak kirtenean lotzeko edo sartzeko modu desberdinen ondorio zirela uste da. Bi aldeetatik zizelkatutako piezen bat-bateko eklosioa izan da Erdi Solutre aldiaren ezaugarria (hainbat formatako “ereinotz oak”), aurretiko alde bakarreko zizelkatutako punten aldean, lauza edo xafla lodietakoa (ez ebaketa oso lauko xaflen gainean). Goi Solutre aldia delakoan, forma okara are lirainagoak agertu ziren («sahats-oak»: batzuen ustez, jatorria Kantauriko itsasertzean dutenak), bai eta oinaren alde batean hozka duten punta-barietateak ere. Amaieran, Azken Solutre aldia delakoan, "sahats-oak" meheagoak egiten jarraitu zen, eta tipikoak dira oin ahurreko puntak.
Fosil gidatzaile horiek, hain zuzen, oso ehuneko-entitate txikia dira Solutre aldiaren garaiko harri landuzko tresnen multzoan. Esate baterako, Strausen zenbaketaren arabera, Gipuzkoako Aitzbitarte IV haitzuloan Solutre aldiko objektu litiko tipikoak garai hartako industria guztien % 9,6 besterik ez dira (askoz gutxiago, inondik ere, Santanderko beste aztarnategi batzuetan baino -Altamiran, % 13,7; eta Morinen, % 10,9rekin edo Asturiaseko Cueto de la Minako E mailan, %15,9rekin eta Cova Rosan, %17,5ekin – beranak %20,7raino eta karrakagailuak %15,3raino heltzen diren bitartean.
Ph. E. L Smithek (1966) eta L. G Straus-ek (1974, 1983) bi monografiatan lurraldearen iparraldeko eta hegoaldeko isurialdeak, hurrenez hurren, euskal Solutre aldia ondo aztertu dute. Esan bezala, garai horretan agertzen dira Isturitzeko aztarnategia mendebaldekoenetara hurbiltzeko aukerarik tentagarrienak; izan ere, Pirinioetako mendipearen eta Landetako dunen arteko ukipen-eremuan, Solutre aldiko azpimultzo garrantzitsu bat sortu zen (pentsa bedi Brassempoi, Tercis, Montaut, Rivière, Isturitze edo Haregiko aztarnategietan non industria litikoa eta bilakaera estratigrafikoa hurbilago dagoen Asturiasko edo Santanderko ereduetatik erdialdeko Pirinioetakoetatik baino). Nolanahi ere, Isturitzek dibergentzia batzuk ditu, hain zuzen ere, Kantauri aldeko aztarnategiei dagokienez, baita hurbileneko euskal aztarnategiei ere (Ermittia edo Aitzbitarte IV), fosil gidatzaile gutxi batzuen presentziaren xehetasunetara jaisten denean. L. G. Strausek, zentzuz, euskal Solutre aldiaren eta hurbileko beste lurralde batzuetakoen arteko kultur harremanak zehaztu ditu. Barne-ezaugarriak aztertzean (1974, 1983), ondorio osagarri bikoitzera iritsi da: euskal Solutre aldia hurbilago dago Penintsulako Kantauriko Ertzekotik Dordoina-Perigordekotik baino, baina alde nabarmenak ere izan daitezke euskal aztarnategien eta Asturiasko eta Kantabriako probintzietakoen artean. Hain zuzen, Kantauriko Ertzekotik mendebaldeko erdiko Solutre aldiak jarraitutasun-erlazio nabarmena du hurrengo Behe Madeleine aldearekin, oreinaren ehizari lotutako giza-taldeekin; Euskal Herriko hegoaldeko aztarnategi gehienak, berriz, hurbilago daude aurreko Gravette alditik, basahuntza harrapatzen duten giza-taldeekin. Ezbairik gabe, Strausen hipotesia gaur egun eskuragarri dauden aztarnategien errepertorio txikian oinarritzen da, eta, horregatik, informazio gehiago izateak ñabartu egin lezake: baina orain ezagutzen ditugun adibideetan (Ermittia, Bolinkoba, batez ere) antzemandakoa baieztatzen dute.
