Lehen aipatu dugun bezala, eskola udaletxeko lokaletan zegoen baina eskola berria dagoeneko martxan zegoen. Izan ere, udalak izugarrizko ahaleginak egin zituen eskola ospetsu bat izateko. Ordea, aurreko planteamendua, udalak aldatu zuen, alegia, ikasleek ikasketak berriro ordaindu beharko zituzten. Beraz, mahai gainean bi gai berriak zituzten: alde batetik Anaiek eskola berria antolatu behar zuten eta, beste aldetik, doakotasuna desagertu zen. Egoera behin ikertua Anaiek erantzun baino lehen denbora pixka bat eskatu zioten udalari goi-agintariekin hitz egin behar zutelako eta horrela egin zuten. Hau da, egun batzuk beranduago Anaiek erantzuna eman zuten:
- Kristau Eskoletako Anaien konstituzioaren arabera doakotasuna mantendu behar zen eta, ondorioz, Anaien soldatak ez ziren aldatuko, mantenduko ziren.
- Sei gela mantenduko zituzten baina horretarako zortzi Anai beharrezkoak ziren, zuzendaria, sei irakasle eta beste Anai bat etxeko lanak egiteko.
- Ikasketa plana ondorengoa izango zen: Lehenengo hezkuntza, Merkatari Hezkuntza, Geometria eta Aljebra, Kontabilitatea praktikoa, Marrazketa geometrikoa eta artistikoa, Frantsesa, Mekanografia eta Takigrafia.
- Gela banketa ondorengoa izango zen: haur gela bat, oinarrizko bi gela, bi ertainekoak eta goi kurtsoko bat, irakaskuntza bereziekin.
- Ostegunetan izan ezik, egunero sei ordu izango ziren.
- Balizko konponketak, urtero eman behar zuten pintura eta beste gastu batzuk udalak ordainduko zituen.
Anaien proposamenak ez zuen erantzun azkarrik izan eta erritmo propioa eraman zuen. Bitartean, Julio Cristobal Anaiak kargua utzi zuen eta beren ordez Ludovico Maria sartu zen. Azkenean, honek kudeaketa guztiak eraman zituen 1933ra arte. Urte hartan Ludovico Mariak zuzendaritza utzi zuen eta Jose Ignacio Anaia sartu zen garai hura bukatzeko, hain zuzen ere, 1936ra arte. Honek kargua hartu bezain laster eskolako arautegi bat idatzi zuen. Arautegi hartan bi proposamen jasotzen zituen: eskolaren doakotasuna eta Anaien soldatak. Soldatari dagokionez bere buruari galdetzen zion: "zergatik maisu sekularrek maisu erlijiosoek baino gehiago kobratu behar zuten?"
Arautegi horretan lau ikasketa modalitate ezarri zituen, oinarrizkoa, osagarri irakaskuntzak, irakaskuntzak bereziak, latinekin eta solfeoarekin, eta helduen irakaskuntzak. Zeregin hau aurrera eramateko Anaien metodologia erabili zuen, hau da, metodologia honek irakaskuntza oroimenezkoak ekidin behar zituen eta haien ordez irakaskuntzak intuitiboak sartu behar ziren eta ez arlo intelektualean bakarrik, fisikoan ere, hau da soinketan, jokoetan, ibilbideetan, bainugeletan eta prebentzio-higienean. Baina nahiz eta berrikuntza pedagogikoak izan, erlijioso eta aberriko baloreak, oso ohikoak garai hartan, Ludovico Maria Anaiak mahai gainean zituen.
Arautegiaren beste alderdi bat ordutegia izan zen: iraileko hasieratik uztaileko amaiera egunero klaseak bost ordu izango zituzten, ostegunetan izan ezik eta oporretan, zeintzuk eskola nazionaletan bezalakoak ziren. Ordea, Ludovico Maria Anaiaren helburu nagusia ekonomikoa zen, hau da, Anaien soldatak maisu nazionalen soldatekin parekatu nahi zituen eta, bestalde, irakaskuntzaren doakotasuna mantendu nahi zuen. Horretarako bi proposamen egin zituen: udalak Anaien gastuak onartuko zituen eta erabaki horrekin irakaskuntzak doakotasuna mantenduko zuen. Beste aldetik, udalak diru-bilketa bat izango zuen eta diru-bilketa horrekin udalak zuzendariaren soldata eta Merkataritza, Batxilergo eta goi klaseko soldatak ordainduko zituen ere.
Proposamen hauek udaletxera iritsi ziren, Batzorde Iraunkorrean eztabaidatu ziren eta onartu ziren, doakotasuna barne. Hau guztia gertatu zen alkaterik gabe, Otaño jauna, eta erabakiak hartu zituena Pedro Larrañagak izan zen, Hasparrengo ikasle ohia. Ordea hiru boto proposamenen aurka izan ziren eta nahiz eta boto hauek kontuan izan proposamena aurrera joan zen. Hori dela eta, bost urterako, luza daitekeen, kontratu bat sinatu zuten. Zinegotzi batzuei erabaki hau ez zitzaien batere gustatu eta haiek kontratua urtez-urte izango zela proposatu zuten. Anaientzat gertaera hau garaipen bat izan zen, baina hilabete batzuk beranduago alkatea sinadura horren aurka zegoenez dimisioa aurkeztu zuen eta kargua utzi zuen.
Laburbilduz, eraikin berria Anaiak urte zehatz batzuetan kudeatuko zituzten eta irakaskuntza doakoa izango zen. Hori dela eta 1934ean kontratu berritu behar zen eta, espero dezakegunez, gurasoen elkartea, ikastetxea eta herriko autoritateen arteko gatazkak berriro sortu ziren. Ondorioz, 1935ean Anaiak kanporatu zituzten. Egun hartan arte Anaien eta Azkoitiko udalaren arteko harremanak onak edo oso onak izan ziren, baina une hartatik eta "Historikoan" aipatzen zuten bezala "udalarekin ez dituzte harreman onak mantentzen baina konponduko gara, gure iritziz". Txosten hartan ere "eskola une honetan guraso elkartearen menpe dago baina hauteskundeak pasatu ondoren espero dugu normaltasunera bueltatu". Berriz, normaltasun hura ez zen bueltatu. Liskarra nabarmena zen. Alde batetik Gurasoen Elkarteko kide batzuk zeuden, batzuk beraien garaitan alkateak edo zinegotziak izan ziren, eta beste aldetik herriko jendea, nortzuk Anaiek jarrai zezaten nahi zuten. Ordea, eta egia esan, une batzuetan Anaiek hartu zuten jarrera ez zen egokien izan, eta hau ez dugu guk esaten Anaia Ikuskatzaileak baizik edo Gotzainak eta agian, horrexegatik eskolatik Anaiak kanporatu zituzten, momentu hartan existitzen zen egoera politikoa ahaztu gabe.