Eskolak

San Jose ikastetxea. Azkoitia

Idelinus Anaiak 1920an eskola utzi zuen eta horri lotuta eskola garai berri bati ekin zion. Irailean Anaia Ikuskatzailea eskolara abiatu zen eta Zuzendari berri izendatu zuen, Leandro Calixto Anaia, hain zuzen ere, zein Ainhoan 1883an jaio zen. Leandro Calixto Irunetik Azkoitira joan zen eta 1926ra urte arte herri honetan izan zen. Leandro Calixtoren garaian eskolako matrikulazioak igo ziren, batez ere hirugarren kurtsoan, txikienetakoetan. 1920an 63 ikasle zituen, baina hurrengo urtean 110 ziren. 1921etik 1928ra arte datuak aldagarriak izan ziren baina gutxienez, Azkoitiko zentroak 96 ikasle zituen.

1924ean gertaera bitxi bat izan zen, Osasuneko Ikuskatzailea eskolara hurbildu zen eta garbiketako gabeziak aurkitu zituen eta eskola itxi zuen. Egoera honen ondorioz eskolan konponketa batzuk egin zituzten eta berehala ikastetxeak normaltasuna berreskuratu zuen. Gertaera hau ikusi ondoren udaletxeak ere bere proiektua aurrera eramateko aprobetxatu zuen. Hirigintza Planak eskola botatzea aurreikusten zuen eta horrela egin zuen. Azkoitiko eskola udaletxeko lokal batzuetara eraman zuten eta jatorrizko eraikina lurrera bota zuten. Ondorioz, behin-behineko egoera honek Floreaga eskola ireki arte iraun zuen.

Garai hartan udaletxeak beste erabaki garrantzitsu bat zeukan, alegia, 1925eko urtarriletik ikasleek ez zuten kuotarik ordainduko eta erabaki horren ordez udalak Anaiak eskolan mantenduko zituzten. Hurrengo urtean Leandro Calixto Anaiak zuzendaritza utzi zuen eta beraren ordez Julio Cristobal Anaia sartu zen. Julio Cristobal Anaia Donostiako Los Angeles eskolatik zetorren eta 1929ra arte Azkoitian izan zen. Zuzendari berri hau iritsi bezain laster Frantziako ohitura bat ezarri zuen, hau da, ostegunetan goizez ez zen klaserik izango. Hasieran erabaki hau ez zen Alkatearen gustukoa izan baina elkarrizketa bat izan ondoren Alkateak proposamena onartu zuen. Proposamena ondorengoa zen: "Anaiek eman behar zituzten klaseak baino gehiago emango zituzten". Hala ere, proposamen hau ez zen bakarra izan. Zuzendariak merkataritza irakasgaia ezarriko zuen eta hau ikasle onei zuzenduta izango zen. Gainera, Alkatea azterketak kontrolatzera joango zen.

Beste aldetik, emaitza akademikoak ez ziren oso onak izan eta, dirudienez, arazoa hizkuntza zen. "Historiko-ak" aipatzen duen bezala "ume hauek euskaraz besterik ez dute hitz egiten" eta hori gaztelaniaz ikasteko arazo bihurtzen zen. Egoera hau aztertu ondoren txostenean iruzkin bat jaso zuten "Anaien ahaleginak aitortu behar da: haiek euskaldun txiki hauei gaztelaniaz irakatsi behar diete".

Momentu hartan Komunitatetan bost Anaia zeuden gutxienez, baian Anaien joan-etorriak oso arruntak ziren eta hark ezegonkortasuna sortzen zuen, ordea, Azkoitian bokazio asko sortu ziren eta ikasle asko apaizgaitegian sartu ziren.