Behin Anaiak Frantziatik kanporatuak, Azkoitia herria aukeratu zuten bizitzeko. Beste leku batzuetan zailtasun handiak izan zituzten herri berria aukeratzeko, baina kasu honetan ez zuten arazorik Azkoitian geratzeko. Ordea, Baionako "Anaia Ikuskatzailea (Bisitaria)", erabaki hura ez zitzaion gehiegi gustatu eta berehala bi Anaia frantziarrak aukeratu zituen eta Azkoitira bidali zituen. Anaia hauek Azkoitira iritsi bezain laster udaletxeko arduradun batekin bildu ziren eta lehenengo neurriak adostu zituzten. Udaletxea prest zegoen etxebizitza bat eskaintzeko Anaiei baina hauek beste bilera bat egin behar zuten Alkatearekin. Beraz, Alkatearengana abiatu ziren eta honek, ongi etorria eman ondoren, beste bi pertsonaia aurkeztu zizkien, Hurtado de Mendoza jauna eta Joaquín de Azpiazu, parrokoa.
Lehenengo elkarrizketa hartan baldintza guztiak ahoz gora jarri zituzten, hau da, eskolan ikasteagatik ordaindu behar zen, udaletxeak kuotak eta administrazioa eramango zituen arren. Beste aldetik, Anaiei, urtean behin mila pezeta emango zizkieten beraien lana egiteagatik eta, gainera, klaseak emateko lokala eta etxebizitza eman zizkieten. Helbide berria, nahiz eta behin-behineko izan, Nagusi kalean, 104, 2. pisuan izan zen.