Kontzeptua

Ostiral Santua

Aste Santuaren lehenengo hiru egunak (Astelehen, Astearte eta Asteazken Santuak) barne biltzeko eta prestatze izpiritualerako dira, Pazkoaren misterioko egun nagusienetara iritsi aurretik. Ekitaldirik nabariena Astelehen Santuan gertatu ohi da, Nazaretarraren bilbotar prozesioa dugu, sustrai sakoneko eginkizuna Bizkaiko hiriburuaren aldiri zaharrean bizi diren jendeen artean.

Bere aldetik, asteazkena "Monumentu" pikardatu eta artistikoa osatzeko eguna ohi zen, berezko zuen parafernalia guztiaz, forma sakratuak gordetzen dituen sagrarioa apaintzen zuena. Berez, zurezko egitura bat da, pintatua eta askotariko oihal askok apaindua, eta, oihaloi eusteko, hamaika iltze eta orratz behar da, ume eta eliz mutiko eta neskatoek hiriaren bazter guztietatik eskatzen dituztenak. Eta egun honetatik aitzina, goranzko gurutze-bideak, arratsaldeetako donaberen ospakizunak, Kristoren heriotzak sorrarazitako hondamendiaren lekukotasun gisa, Juda, deabrua edo judutarrak akabatu edo haren kapa hautsi nahiari lotuak.

Baina egia da ezin uler daitekeela Ostiral Santua, Eguen edo Ostegun Santuko egunean burutu ohi diren elizkizun eta atarikoak ahaztuta. Eta, gaztelaniazko herri tradizioak dioen bezala:

"Tres jueves hay en el año
que brillan más que el sol:
Jueves Santo, Corpus Christi
y el jueves de la Ascensión".

Funtsean, eraikin erlijiosoen kanpainen isiltzea zen Ostegun Santuko arratsaldearen ezaugarri nagusia (metalezko soinuaren ordez kalaka eta matraka handien hots lehorra aditzen zen), alaitasun eta olgeta-zantzu guztiak oro ekiditen ziren; etxeak eta eremu erlijiosoetan imajina guztiak oihal beltzez estaltzen ziren; prozesioetako tunikan bedeinkatu edo Olio Santuak hartu, Sakramentu txit santua ezin arretatsu zaintzen zen eta kofradeek gaueko afaria ospatu ohi zuten. Prozesio eta pasio bizidunen egunak ebanjelioaren segizio kronologikoari darraizkien imajina artistiko eta doktrinalak ditu ezaugarri: azken afaria, ortuko otoitza, atxilo hartzean, Jesus Anas edo Pilatoren aurrera agertzea, Jesus zutabeari lotu eta jipoitua, arantzazko koroarena eta bere ama eta San Juanekin elkartzea. Ekitaldi teatralak bailiren, ikusizko segizio honek luzapena izango du hurrengo egunetan: Ostiral Santu, Loriazko Larunbat eta Pazko-igandean. Soilagoa da, nabarmen, Iruñeko udal korporazioek 1599ko izurritetik egin ohi duten Bost Zaurien "botua".