Kulturalak

Oinkari Dantza Taldea

1997ko irailean Oinkari dantza taldeak haurren dantza ikastaroak jarri zituen martxan eta ordu ezkero etenik gabe urtero antolatu dira dantza ikastaroak Jesusen Bihotza Ikastolako Ganbaran. Ikastaro hauek 3 eta 15 urte bitarteko haurrei zuzendurik egon ohi dira eta euskal dantza tradizionalak haurren dantza heziketaren oinarria izatea dute helburu. Fandangoa, Arin Arina, Agurra, San Juan dantza, Saltokakoa, Alpargata, Soinu Zaharrak, Sorgin dantza... bezalako dantzak lantzen dira.

Talde gehienek inguruko herriko dantzari txiki egunetan parte hartzen duten arren, urteko emanaldirik garrantzitsuena Villabonako jaietan Oinkari dantza taldeak eskeintzen duen emanaldia izan ohi da. Emanaldi honetan txikienetik hasiz, talde helduraino, OINKARI dantza taldeko guztiek urte osoko ahalegin eta ilusioa taularatzen dute.