Kulturalak

Oinkari Dantza Taldea

Azken hamarkadan Oinkari taldea beste pauso bat eman du. Dantza tradizionalekiko lotura galdu gabe, bere pausoak izan baitira bere lanaren oinarria, zenbait koreografia sortu ditu gaur egungo abesti berriak oinarri hartuta. Aldaketa honetan oso garrantzitsua izan du Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoa.

Oinkari dantza taldeak jarraian jasotzen diren proiektuetan hartu du parte:

"Infernuko Hauspoa" (Baga-Bigaren zigilupean argitaratu zuten DVDa). Korrontzi folk taldearekin elkarlanean gauzatutako proiektua. Bertan, Korrontziren Getxo laneko hainbat abesti dantzatzen ditu Oinkarik.

"Urratsa". Korrontzi taldearekin egindako bigarren proiektua. Ikuskizun honetan Igor Yebra nazioarteko dantzari ezagunarekin elkarlanean aritu ziren.

"Aspaldikotik". Bertan Juan Kruz Igerabide eta Iñaki Beraetxek parte hartu zuten.

"Amantalaren Ahotsa". Oinkariren etorkizuna, modu batean, markatuko zuen emanaldia izan zen hau. 2011ko urrian sortutako proiektua, gerra zibilean emakumeek izan zuten papera kontatzen duena. Ahotsak taldearen eskutik, Maialen Lujanbio, Amaia Zubiria, Sorkunde Idigoras... bezalako emakume artistekin lanean aritzeko aukera izan zuen Oinkarik. Eta guztien buru Agurtzane Intxaurraga zuzendaria.

"Ari du". Juan Kruz Igerabidek zuzenean errezitatutako poemekin dantzatzen zuen Oinkarik, beti ere, euriak berak markatutako erritmoan. Dantza taldearen maila altua zela eta emanaldi hau zuzenean grabatu eta Baga-Biga zigilupean DVDratua izan zen 2011n.

"Itsasoaren Emazteak". Taldearen azken lana, beste pauso bat emateko gogo eta erronkaren ondorioz sortuta. Oinkariko taldekideek dantza eta antzerkia uztartuko zituen proiektu berri bat proposatu zioten Agurtzane Intxaurragari. Bere onespena jaso ondoren, Oinkari taldeko dantzariak arlo garaikidean formakuntza bilatu zuten. Horretarako Kukai Dantza Konpainiako irakasleekin hasi ziren elkarlanean: Ion Maia, Maider Oiartzabal, Ibon Huarte... Proiektua biribildu nahian, Pello Ramirezen bitartez proiekturako musika propioa sortu zuten.