Kontzeptua

Meatzaritza. Igeltsuginak

Información complementaria


Igeltsua mineral trinkoa da, gehienetan zuria eta harikorra. Naturan erruz aurkitzen den minerala da eta antzina-antzinatik ezagutu eta erabiltzen da. Bere ezaugarriei esker (moldagarria, lantzeko erraza, iraupen luzekoa eta isolatzailea, besteak beste), eguneroko bizitzan asko erabiltzen da.

Kaltzio-sulfato hidratatu honek, Mohsen eskalan 2ko gogortasuna dauka. Behin egosi eta ehotuta, urarekin nahasten bada, berehala gogortzen da. Ezaugarri horri esker, eraikuntzan erruz erabiltzen den materiala da. Nekazaritzan, industrian (batez ere zeramika eta kimika industrietan), elikaduran eta medikuntzan ere asko erabiltzen da igeltsua.

Igeltsuginen lana igeltsua harrobi edo meategietan erauzi eta eskatzaileei saltzeko prestatzea zen, industria modernoaren prozedura mekanikoek haien lana ordezkatu zuten arte.

Lan horretan aipagarria da Arabako erriberako Paul auzoko igeltsugileen lana. Auzo hori mendi-hegal batean dago, Pobesetik ia lau kilometrotara, eta bertako igeltsu-hobiei buruzko erreferentziak aspaldikoak dira.