Nekazaritza eta abeltzaintzakoak

Marco Real upeltegia. Olite

Marco Real Upeltegia Erriberrin sortu zen, 1989an. Gaur egun, abangoardiako diseinua eta instalazio modernoak dauzka, eta bi milioi kilo mahats baino gehiago lantzeko ahalmena. Upelak, frantziar eta amerikar haritzezkoak, 5.000 dira, eta botilategian milioi bat botila baino gehiago dauzkate. Francisco Mangadok burutu du eraikin berria.

Francisco Mangado Beloki (Lizarra, 1957) arkitekto nafarra da eta Baluarte eraikina dela eta estatuko momentuko arkitekto ezagunenen artean nabarmendu zen. Arkitektura Iruñako Nafarroako Unibertsitatean ikasi eta irakaslea da Nafarroako Unibertsitatean 1982az geroztik. Irakasle gonbidatu bezala lan egin du bestalde Texasko Arkitektura Eskolan, Harvard unibertsitatean eta Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean. Gaur egun Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Arkitektura Diseinuko Masterreko irakasle da.

Paraleloki bere Iruñako estudioan arkitekto lana betetzen du. Bere lan ezagunenetako batzuei esker hainbat sari jaso ditu Mangadok: 2008an sortutako Arquitectura y Sociedad izeneko fundazioari esker, Zaragozako Expo pabiloiari esker, Gasteizeko arkeologi museoari esker eta Avilako erakusketa eta kongresutako udal zentroari esker.

Marco Real upelategiak Vicenza-ko "Andrea Palladio" sariaren aipamen berezia, COAVNren sari berezia (1991) eta beste hainbat aipamen lortu ditu.