Nekazaritza eta abeltzaintzakoak

Marco Real upeltegia. Olite

Marco Real upeltegia, Olite (Gazteleraz) ala Erriberri (Euskaraz) herrian kokatzen da; garai batean, Nafarroako erreinuko hiriburu izandakoa; Iruñatik 42 kilometrotara. Erriberriko merindadea Nafarroako hego-erdialdean dagoen lurraldea da. Hiriburua Erriberri/Olite da (3.435 biztanle), baina ondoan duen herri nagusiena, berriz, Tafalla da (10.443). Iparraldean Tafalla; hegoaldean Martzilla eta Caparroso; ekialdean San Martin Unx, Beire, Pitillas eta Murillo el Cuende; eta mendebaldean Faltzes mugakide ditu.

Herrian dagoen monumentu garrantzitsuena Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregia edo Erriberriko gaztelua da. XIII. Eta XIV. Mendeetan gorteko eraikin militarra izan zen. Nafarroako Erresumako Gortearen egoitza izan zen Karlos Noblearen erreinualditik aurrera.

Orokorren erliebea nahiko laua da, naiz eta noizbehinka muino leunak ageri diren. Zidakos ibaia udalerritik igarotzen da. Nafarroa erdialdean kokaturik dagoenez, Mediterraneoaren eta Ebro ibarrekoaren tarteko klima dauka.

Ardoaren elaborazioa mahatsaren inguruan burutzen diren prozesu ezberdinek baldintzatzen dute: urte osoan zehar mahastien zaintza, bilketa... eta behin mahatsa upeltegira biltzen denean, teknologia berritzaile aproposenekin tratamendua. Belasco familiak, zortzi belaunaldi ezberdin daramatza ardogintzan lanean. 80. hamarkadatik aurrera, uztaz uzta, etengabeko hazkundea jasan du eta gaur egun ardogintzaren eta berrikuntzaren aitzindari dira.

Antonio Catalán ostalariak, bere hotel sareak ornitzeko kalitatezko upeltegia sortu nahi zuen, eta Juan Ignacio Velascorekin elkarlanean proiektua errealitate burutuko dute Nafarroako lursail emankorretan.

1980. hamarkada amaiera, ardo produkzioari bultzada berezia ematea erabaki zuten, kalitatezko ardoak sortuz eta erreferentziazko upeltegi bilakatzeko asmoz. Belasco familiaren proiektu hau errealitate bilakatu zen Erriberriko Marco Real upeltegia eskuratu zutenean. Data honetatik aurrera, proiektua zabalduz eta hedatuz joan da: upeltegi berriak eraiki dira, jatorri izendapen berriak sortu, nazioarteko merkatuan zabaldu...

Eraikina bi solairutan antolatzen da, eta lur azpian kokatuko dira produkzio gune guztiak, biltegiak, ardoaren ontze guneak eta Cava guneak, espazio bakar bat osatuz.

Eraikinak horizontalitate indartsua eta irakurketa garbia du. Ardoaren erakusketa gelaren gainean kokatzen den miradore zilindriko zabal batekin ematen zaio akabera, eta bertatik ikuspegi paregabiak daude inguruko paisaia eta Erriberri ikus daitezkeelarik.

Industria eta hiriguneko arkitekturan ohikoak diren materialak eta baliabideak erabiltzen ditu; hala nola, harri naturalezko eta altzairuzko argi-putzu handien konbinazioa modu dotore batean uztartuz. Argi-putzu edo beirate horiek fatxadaren erritmoa eta ordena marrazten dute, eta eraikinaren kanpoko akabera definitzen dutelarik.

Instalazio zabal eta modernoak ditu Marco Real upeltegiak, criantza ardoen eta ardo gazteak eratzeko merkatuan dauden teknika berritzaileenak aplikatuz.

Upeltegiak altzairu erdoilgaitzezko biltegi eta deposito zabalak ditu, eta gehienez 6 urteko adineko aritz frantziarrez eta amerikarrez osaturiko 5000 barrika baino gehiago erabiltzen dira. 800.000 ardo boteilentzako gune berezi bat du, non tenperatura eta hezetasuna apropos neurtzen diren. Gela honetan burutuko du ardoak heldu arteko prozesua.

Marco Real upelategia, tradizioa ber-interpretatzen saiatu da, espazio bakoitzari zentzu eta balio erantsi bat emanaz, berrikuntzari, teknologiari eta kalitatezko arkitekturari uko egin gabe.

Laburbilduz, Mangadok apaindura urriko upelategia osatu duela esan daiteke. Hormigoia, harria, beira eta zure tentu handiz konbinatuz eta kalitatezko emaitza arkitektonikoa lortuz.