Zinekoak

Maité

Euskal Media sozietate publikoak, Angel Amigoren Igeldo ekoizleak eta Arteen eta Industria Zinematografikoaren Kubatar Institutuak parte hartu zuten euskal-kubatar 1994ko koprodukzioa da.

Angel Amigok Tomás Gutierrez Alearen Fresa y chocolate (1993) filmaren arrakasta, berriz publikoarekin konektatuz karibetar moda esplotatzeko gai zen euskal-kubatar produkzioa sortzeko erabili zuen. Proiektuaren zuzendaritza, jada laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Euskal Telebistako Bi eta bat seriearekin entzuleria-arrakasta handia izan zuten Carlos Zabala eta Eneko Olasagasti zinemagileei esleitu zitzaien. Gainera Senel Pazen eta Jorge Perugorriaren (Fresa y chocolateren gidoigile eta aktorea, hurrenez hurren) lankidetza berezia izan zituen.

Maité puru habanoak angulekin trukatzen dituen merkataritza-operazio bat euskaldun eta kubatar baten arteko maitasun-historia batekin nahasten dituen komedia erromantikoa da. Gainera, tonu erromantiko adeitsu honez gain, filmak kubatar gobernu inguratuarekiko solidaritatez uhartera lanean doazen nazioarteko borondatezko lankideei buruzko begirada garratza azaltzen du eta baita lagun urkoaren zorigaitzaz baliatuz sexu merkea aurkituz uhartera doazen gizaki horien aurkako begirada erabat erdeinuzkoa ere. Maitéren arrakastaren gakoa euskaldunak eta kubatarrak duten izaera ezberdinei zuzendariek ateratzen dioten emaitzan datza. Arlo dramatikoan, emakume baten maitasun sutsuaren aurrean inoiz desmenbratuta sentitu ez den Jose Ramon Soroizek interpretatzen duen Juan Luis Iraola euskaldun gogaitu eta goibeltsua, filmaren amaieran, uharteak eta bertako biztanleek antzaldatuta bere bizitzako maitea galdu duela pentsatuz aireportuan malkoak isuriz ikustea baino besterik ez dago. Eta arlo komikoari dagokionez portuan angula kontenedore baten huste edo ez hustearen konturako tentsioak bizitza eta izaera ezberdin bi aurrez aurre jartzen ditu. Txomin, Mikel Garmendia sasoiko batek interpretatutako umore txarreko euskaldunak, edozein ezustekoren aurrean bere erreakzio garratzak pazientziaz saihestu eta euskal odolberoari, hainbat liskar izan ondoren, lasaitasunean oinarritutako karibetar filosofia txukunez bizitzari aurre egiten irakatsiko dion Obdulio (Ildefonso Tamayoren interpretazio bikaina) kubatar narearekin topo egingo du.

Filmak maila guztietan erabateko arrakasta lortu zuen. Kritika onak izan zituen, ikusleen arreta handia eta Habanako Zinemaldian Entzutearekiko Saria lortu zuen. Eta, gainera, naturaltasuna eta zentzuna erabiliz zinea euskalduntzeko ekarpen handia izan zen. Euskal pertsonaiak euren artean euskaraz dagie eta uhartean, kubatarrekin, gazteleraz hitz egiten dute. Filmaren arrakasta gogoan hartuz, euskara Euskal Herritik haratagoko areto askotan entzun ahal izan zen. Kareletik, Oraingoz izen gabe o Ke arteko egunak bezalako ekoizpenekin Irati ekoizlearen erdimetrajeekin laurogeiko hamarkadako ahaleginen ondoren, Maité zinema euskaldunaren aldeko beste urrats bat izan zen. Urrats horrek, gainera, apustu honi eutsi dioten Aupa Etxebeste! (2005) Kutsidazu bidea, Ixabel (2006) o Eutsi (2007) bezalako ondorengo euskal ekoizpenekin zubi lana dagi

  • Amigo, Ángel, Veinte años y un día, San Sebastián, Igeldo Komunikazioa-Communication, 2001, 221 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka, 1999, 407 pp.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 or.