Errenterian 1952an jaiotako film zuzendari eta ekoizle gipuzkoarra. Kazetaritza eta Soziologia ikasketak egin zituen.
ETAko (p-m) militante egin eta 1976ko Segoviako kartzelako ihesaldi famatuan parte hartutakoa. 1977ko amnistiaren ondoren armak utzi zituen. Bizitza zibilean integratu ondoren bere lehenengo bokazioa, kazetaritza, berreskuratu zuen: 1978an Hordago argitaletxeak ETAko bere esperientzia biltzen zuten liburu bi argitaratu zizkion: Operación Poncho. Las fugas de Segovia y Pertur. ETA. 71-76.
"Ere" aldizkarian ("Egin" utzi zuten kazetari talde batek, artean Amigo bera, Herri Batasunak "Egin" egunkariaren kontrola hartu ondoren sortutako argitalpena zen) lanean zebilela, Imanol Uribe zeritzan zinegile gazte batek, Segoviako ihesarekiko haren liburuek eskaintzen zituzten aukera zinematografikoez liluratuta, gertakari historiko hura pantailaratzea proposatu zion. Bere bizitza betirako aldatu zuen topaketa izan zen, bertan bere ibilbide zinematografikoa hasi baitzen, urteen joanean Euskadiko zinemarentzako ekoizle erabakigarria izatera iritsiz. Filmak erkidegoko instituzioetatik itzuli beharrik gabe emandako lehen diru-laguntzetariko bat lortu zuen La fuga de Segovia (1981) laurogeiko hamarkadako euskal zinemaren jaiotza-agiri bihurtuz.
Ekoizteaz gain esperientzia horrek adoretuta gidoian ere parte hartu zuen Amigok Alfonso Ungriaren La conquista de Albania (1983) ekoiztuz (gidoia, gainera, Alfonso Ungría eta Arantxa Urretabizkaiarekin batera idatzi zuen), ordura arte Euskadin egindako aurrekonturik handiena izan zuen filma izatera helduz, estreinaldiaren ostean publikoa limurtu eta kritikak oso harrera ona egiterik lortu ez zituen arren. Amigo 1983an Euskal Ekoizle Elkarte Burujabea sortu zenetik partaide izan zen, 1985ean bertan behera utzi zuen arren. 1986an Igeldo ekoizpen-etxea sortzen du, 1987an, Gernikako bonbardaketaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko Amigori bururatu zitzaion ideia batean oinarrituz Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektua zen Jose Antonio Zorrillaren Lauaxeta-A los cuatro vientos- ekoizteari ekinez. Ordura arte egindako produkziorik garestiena zen, baina La conquista de Albaniarekin gertatu bezala, estreinaldia, kritika- eta ekonomia-ataletan, porrot hutsa izan zen.
1988an Ana Diezen Ander eta Yul, (gidoian ere parte hartu zuen), lagun biren arteko berraurkitzean ardaztutako pelikula hunkigarria ekoitzi zuen; lagun bat droga trafikatzailea da eta bestea laurogeiko hamarkadako Donostia iskanbilatsuko ETAko kidea. Ana Diezek lan honi esker 1990an Zuzendari Berri Onenari Goya Saria lortu zuen. Laurogeiko hamarkadaren bigarren erditik aurrera Eusko Jaurlaritzaren zinematografia politikak, nepotismora erabat zuzendua, Angel Amigorengan bere ongile ohikoenetako bat izan zuen. Euskal zinemako sektore garrantzitsuak kuttunkeri batzuekiko geroago eta oposizio handiagoa azaltzen zuten, Amigo urteen joanean gogortu besterik egin ez zen eztabaidaren erdigunean kokatuz.
Laurogeita hamarreko lehen erdian, Jose Maria Tuduriren Santa Cruz, el cura guerrillero-Santa Cruz, apaiz gudaria (1999) edo Jose Antonio Zorrillaren El invierno en Lisboa (1991), bezalako Euskal Herrian sortutako filmak ekoizteaz gainera, Euskadin garrantzi handiagorik izan ez zuten latinoamerikar herrialdeekin koprodukzio-sorta bat egiten abiaraziko da. Haien artean Oscar Aizpeolearen Loraldia-El tiempo de las flores (1990) (Opera Primarik onenaren Piedra Libre saria jaso zuen, Buenos Airesen 1990-91an), Luis Galvaoren Album de familia (1992), Luis Rocharen Amor y deditos del pie (1992), Paul Leducen Dollar mambo (1993) edo Felipe Aljureren La gente de la universal (1993). Garai horretakoa dugu baita El sol del membrillo (1992), Erice eta Amigoren arteko istilu gorriak sortarazi zituen Antonio Lopez margolariaren sortze-prozesuari buruzko Victor Ericeren lana. 1993an beste zenbait ekoizpen-etxerekin batera Eusko Jaurlaritza garatuz zebilen zinematografia politikaren -bere ikur nagusia Euskal Media sozietatea zen- aldekoa zen, Euskal Ekoizleen Elkarteak agertutako jarrera kritikoagoa ez bezala, Euskadiko Ikus-Entzunezko Enpresen Taldea (ADEADE) sortu zuen. Euskal Media sortzean itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak desagertu egin ziren eta Eusko Jaurlaritza Euskal Mediaren bitartez zenbait proiekturen koprodukzio jakin batzuetan zuzenean sartu zen. Berriz ere Amigo produkzio horietako askotan egon izanak bere irudiarekiko gogoak are gehiago amorratu zituen. 1994an, Bi eta bat seriearekin entzule-kopuruan liderrak izan ziren Amigoren produkzio-etxeak sustatutako.
Carlos Zabala eta Eneko Olasagasti zinemagile berdinek zuzendutako euskal-kubatar Maité koprodukzioarekin arrakasta handia izan zuen. Maiték La Habanako Zine Berri Latinoamerikarraren zinemaldian Ospearen Coral saria jaso zuen( 1994). 1995ean ekoizle gisa zinemaren ehungarren urteurrena omentzekotan Theo Angelopoulos, Costa Gavras, Peter Greenaway, Abbas Kiarostami, Andrei Konchalovsky, David Lynch, Jacques Rivette, Wim Wenders eta Zhang Yimou nabarmendu daitezkeen berrogei zinemagile bilduz pelikula egiteko Lumière y compañía, izeneko proiektu interesgarrian parte hartu zuen. 1997an sektorean zeuden liskarrak gogoan hartuz erabaki harrigarri bat hartuz ADEADE Euskal Ekoizleen Elkartearekin bat egin zuen, IBAIA / Euskal Herriko Ikus-Entzunezko Ekoizle Askeen Elkartea eratuz. Amigoren geroa honako ekoizpenak izanez garatu zen : Maurice Dugowsonen El Che ( 1997), Olivier Pérayren Petits désordres amoureux (1998) , Eneko Olasagasti eta Carlos Zabalaren Sí, quiero (1999), Ana Díezen La mafia en la Habana (2000) eta Algunas chicas (doblan las piernas cuando hablan) (2001).
Donostiako Zinemaldian, 2001eko edizioan zehar La fuga de Segoviako 20. urteurrenarekin bat etorriz bere ibilbidearen balantzea egitera zetorren Veinte años y un día liburua aurkeztu zuen. Liburuan Euskal Media desagertuz geroztik Eusko Jaurlaritzak garatutako politika berriarekiko zuen atsekabea adieraztera zetorren. Izatez, 2002an beste enpresa batzuekin batera IBAIA bertan behera utziz Euskal Produktoreen Elkartea-Asociación de Productores Vascos (EPE-APV) sortu zuen, Eusko Jaurlaritzaren politikari buruz zeukan jarrera kritikoari eutsiko zion entitatea izanez. Patxi Barcoren El final de la noche (2003) edo Federico Luppiren Pasos (2005) filmen ekoizpenean parte hartu ondoren, Amigoren ekoizpen-etxeak porrot egin zuen. Zuzendaritza lanean kamera-ostean ezarriz ETAn militantzia-garaietan eragile faxisten konplot baten ondoren ekoizlearen laguna zen Pertur eraila izan zenarekiko tesiaren aldezpena egitera zetorren 2007an Donostiako Zinemaldian aurkeztutako El año de todos los demonios (2007) dokumentalak harridura sortu zuen. Abiapuntu interesgarria, Pertur bere arma lagunek hil zutena defendatzen dutenen ikuspegiari erabat kontrajarria. 2006an jesuitei buruzko dokumental bat egiteko enkargua jaso zuen TVEren eskutik. Jesuitas en la frontera dokumentalarekin Amigok Jesusen Konpainiako sektore jakin batek gizarte-egoera ahuleko taldeekin egiten duen lana erakutsi zuen.
2007an Los soldados que querían ser niños dokumentalaren zuzendaritza, ekoizpena eta gidoia beregain hartzeko eskaera jaso zuen. Bertan Kongoko Errepublikako zentro espezializatu baten eguneroko jarduna agertzen da, Mobuto erori ostean Afrikako gerretan lehiatu ziren haur-soldaduen gizarteratzean lan egiten duena. 2008an Palabras que vienen del mar dokumentala zuzendu duen, gizarteratzeko terapia modura Urdaneta goletan barna itsasora abiatzen diren gazte gatazkatsu batzuen esperientzia kontatzen duena. 2009an fikzioko film luzeen esparruari heldu zion berriz ere ekoizle modura, Aizpea Goenagaren Sukalde Kontuak komediaren eskutik. 2010an Patxi Barcoren Dragoi ehiztaria ekoizpenean murgildu zen. Film hori euskal zinemaren historian euskaraz filmatutako garestiena da eta laurogeiko hamarkadako Latinoamerikako iraultzetan nahasten den ETAkide ohi baten gorabeherak ditu aipagai. Amigo berak aitortu zuenez, proiektua El año de todos los demonios dokumentalean oinarritzen zen, izan ere, obra hark gogoa astindu zion.
CRL