Dantza

Luzaideko Dantzak

Bolant dantzen antzera, Europa erdialdetik ekarritako dantza-melodiak dira. XIX. mendearen bukaeran oso ezagunak egin ziren Luzaiden, eta herriko folklorean txertatu zituzten. Hainbat figura iritsi dira gaurdaino, gazte luzaidarrek Inauterietako antzinako dantzen ostean egiten dituztenak. Europan oso ohikoak diren arren, luzaidarrek nortasun eta dantzatzeko modu berezia eman die. Dantza-ikuskizunaren ondoren dantzaldi mistoa hasten zen, bolantek ikusleen artean zeuden neskei gonbita egin eta haiekin dantzatzen baitzuten. Festa erritu bilakatzearekin batera dantzok Luzaideko zikloaren barruan sartu dira. XX. mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera emakumeek ere hartzen dute parte, propio aukeratutako jantziekin.