Institutuak

Lea-Artibai Ikastetxea

Hizkuntza politika

Barne harremanak, dokumentazioa, bilerak, errotulazioa eta lan-tresnak euskaraz eskeini eta hizkuntza paisaia eskualdeari dagokiona bihurtzea du helburu. Bestalde, enpresa munduak, eta batez ere arlo batzuetan, ikasleengan ezinbestekoa duten gaztelerako hizkuntza-konpetentzia nahiz ingeleran gutxieneko konpetentzia ziurtatzea.

Horrela bada, Ikastetxearen araututako eskaintza guztietan euskara proposatzen da hizkuntza nagusitzat, teknologiaren arabera gai batzuk gazteleraz ere emango liratekeelarik. Ingelesa teknikoa emango litzateke jarduera guztietan eta Lanbide Heziketan zein Ingeniaritzako eskaintza osoan.

Euskara bultzatzeko arloan jardun diren kanpoko erakundeekin konpromiso zehatzak hartu dira, Leartibai euskarari eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Hizkuntza Normalkuntza Proiektuen bidez, Kontseilua, bai euskarari zertifikazioa lortuz.

Kalitatearen arloari dagokionez, Lea Artibai Ikastetxeak EFQM (European Foundation for Quality Management) kalitatearen kudeaketarako eredu europarrari jarraituz lan egiten du.

Hezkuntza eskaintzari dagokionez, Batxilergo ikasketak (Zientzia eta teknologia batxilergoa, Giza eta gizarte-zientzietako batxilergoa eta Prestakuntza zikloetara bideraturiko batxilergoa); Erdi eta Goi-mailako ikasketetarako prestakuntza, sarbide frogak ere barne direla; zenbait Unibertsitate ikasketak eta arlo ezberdinetako ikastaroak dira destakagarriak.

Lea Artibai Ikastetxeak enpresei, beren produkzio jardueran, eskaintzeko zerbitzu teknikoen atal bat ere badu, eskola-enpresa bikotea indartuz, irakasleak enpresek egunero bizi duten errealitate industrialaz jabetu daitezen eta, bide batez, ikasleak gero izango duten lanerako formazio egokiagoa izan dezaten.