Institutuak

Lea-Artibai Ikastetxea

Lea-Artibai Ikastetxea kooperatiba integrala da, era ezberdinetako bazkidez osatzen delarik:

  1. Lan bazkidea (irakaskuntza inguruko pertsonak, irakasleak eta ez irakasleak).
  2. Bazkide onuraduna (guraso eta ikasleak).
  3. Bazkide laguntzailea (eskualdeko enpresak eta udaletxeak).

Bazkide guztiek zuzeneko ordezkoak dituzte kooperatibako aginte organuetan (Azterkaritza Kontseiluan eta Batzar Nagusian).

Era ezberdinetako bazkideen partehartzeak gestio globalagoa egiteko aukera ematen du, beti ere, eskualdeko beharretara eta industriaren eskakizunetara ahalik eta zehatzen egokituz.

Kooperatiba legez gorpuztu zenetik (1976) MCC (Mondragon Corporación Cooperativa) taldearen barruan dago, berari dagozkion eskubide eta betebeharretan oso-osorik parte hartuz.

Honela, betebeharreko zereginak hauek dira:

  1. MCCko kongresuetan hitza eta botoa du.
  2. Enplegu, heziketa, industria.... etan antzerako lan mahaietan parte hartzen du.
  3. Industria kooperatibek duten lan marku berbera du.
  4. Urteko Gestio Egitasmoak hezkuntza eta garapenerako helburuak elkarlanean burutzeko aukera ematen du, partehartzea eta kontsentsua bultzatuz.
  5. Ikastetxeko eta industrietako partaideek elkarlanean buruturiko Plan Estrategikoaren barnean kokatzen da.

Era berean, Euskadiko Lan elkartuko Kooperatiben eta Euskadiko irakaskuntza-kooperatiben federakundeko kidea da. Sorburutik eskualdeko udaletxe eta enpresekin harreman zuzena izan du Ikastetxeko antolaketa egituran, proiektu berrietan, heziketa ekintzetan eta injineritza eta teknika zerbitzutan.