Kontzeptua

Lauburua

Orain arte azterketa honetan esandakoaz ondorio hauek atera ditzakegu:

- Svastika lerromakurra zeinu bereko aldaera lerrozuzenetik datorrela esateko frogarik ez dela aurkitu, baina baliteke horrela izatea.

- Svastika lerromakurra ez dela Euskal Herrian XVI. mendea edo XVII. mende hasiera baino lehen agertzen, nahiz eta horrek ez duen frogatzen lehenago existitzen ez zenik. Gaur egun ezagutzen ditugun harri landu gehienak garai horretakoak izan arren, oso litekeena da berreraikitzean desagertutako beste batzuetan inspiratu izana. Mende horietan euskaldunek svastika lerromakurra hedatzeko eta areagotzeko berebiziko asmoa izan zutela, nahiz eta ez dakigun horretarako zeuzkaten arrazoiak zeintzuk ziren; ziur aski gurutzearen adierazpen gisa erabiliko zen. Euskal Herrian svastika lerromakurra agertu zenetik, ez dela egon (gaur egun arte) svastika lerrozuzenaren adibiderik.

- Esklusiboki Euskal Herrikoa ez den arren, berezko apainketarako gai erabilienetako bat dela esan dezakegu. Horregatik, logikoa dirudi dekorazio elementu gisa betikotzea, eta hori da, hain zuzen, eta zalantzarik gabe, garai hauetan izan duen esanahi bakarra.

Erref. Pedro Garmendia: Anuario de Eusko-Folklore. 1934.